2011/06/13

SKARDUTIK

Itzela izan da gaurko eguna. Atzo ezin hegan egin Skarduraino eta gaur borroka itzelaren ostean asmatu egin dut, eta neu bakarrik etorri naiz bi eguneko bidaia horripilantis eta luzea egin barik, izan ere, 45 minututan lurreratzen zara Skardun, karreterako ia 30 orduko bidaiaren ordez. Tentsio une ikaragarriak izan dira baina orain lasai nago herri honetan, Tamayo eta Alexen besarkaden ostean. Bihar Matxulura joango gara Alexekin, furgoneta entregatzera eta Ibrahim, Sadiq, Aserraf eta beste lagunekin egotera. Egun polita izango da, zalantzarik gabe.




Bihurri, Alex eta konpainia Islamabad-en afaltzen.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK