BABESLEAK

BABESLEAK

2010/03/26

KIRIKIÑO-NEPAL



Aurtengo udaberrian Kirikiño Ikastolako zenbait ikaslek elkartasunezko proiektu txiki batean hartuko dute parte.
Shisha Pangma (8.027 m) mendira abiatuko da Juanra Madariaga alpinista bilbotarra, eta berak, ikastolako umeek idatzitako gutunak eroango ditu Nepalera.

Kailash Hostel izeneko atepean 100 ume bizi dira. Ume hauek gurasorik gabekoak dira, edota apurtu diren familietatik etorri dira aterpe honetara. Han bizi dira bere “anai-arrebekin”.
Juanra mendizaleak harremanak izan zituen eurekin duela bi urte Everest mendira egin zuen espedizio batean. Hangoan ere elkartasuna izan zen zutabeetariko bat.
Orain beste mendi batera bueltatuko da eta elkartasuna eramango du Ikastolako umeen eskutik.
Mendizaleak, oraingo honetan, eskolako materiala eta zenbait joku eramango die umeei, eta gure umeek idaztitako gutunak ere bai. Gutunak euskaraz idazti dira eta gero ingelesezko eskoletan landu dira hara bidali baino lehen. Lagunak egiteko egin dira gutunok (zer den Euskal Herria, non bizi garen, nolakoak garen,…) Gero, hango umeek gauza bera egingo dute, hau da, gutunak idatzi eta Juanrak berak ekarriko ditu hona bertan ateratako argazkiekin batera erakusteko ikastolan.

Elkartasunezko proiektu txikia baina ilusionagarria hein berean.

No hay comentarios: