2016/01/25

EGURRRRRRE TXIKON!

Hamabi egun mendian lanean, hiru gau 1Kn (4.800m), beste lau gau 2Kko errepisa eskasean (6.100m), eta guztira 2.500 metro soka baino gehiago (ia 200 kilo) hara gora arte igota nahiz bidean zehar fijatuta, 3Kra arte (6.700m).
Lerroak muntatuta (tarteka lerro bikoitzak), bidea 3Kra arte (6.700m) ekipatuta, hara gora material/janari/gas nahikoa igota eta altueran hainbat gau pasata, nazioarteko kordada harro dago orain arte egindako lanaz; euren burua prest eta indartsu sentitzen dute tontor saiakerari heltzeko eguraldiak beste aukera bat eman bezain pronto.





2016/01/21

2016/01/18

6.500

Txikonek eta 'Sadpara'k 500 metro soka finkatu dituzte 6.500m arte, 3K-tik 200 metrora.


2016/01/14

KINSHOFER

Bidea Kinshofer hormaren oinarriraino ekipatzea lortu dute (6.050m).



2016/01/11

GORAKOAN

Zalantza eta deliberazio orduen ostean, azkenean hasierako planari eustea erabaki eta, aurtengo baldintzak kaskarrak diren arren, Alex Txikon buru duen taldeak Kinshofer bidean gora ekingo dio bihartik aurrera, 2K (6.100m) jomugan. Orain bi egun, Txikonek, 'Sadparak' eta Nardik saio txiki bat egin zuten bi orduz glaziarean gora, 5.200m arte, Mummary Ridge bidearen egoera, honen arrakalak nahiz serac fronteak bertatik bertara aztertzeko, balizko alternatiba gisa; baina baztertu egin dute. Iazko esperientzia eta segurtasunaren aldeko apustua gailendu da. 



BABESLEAK

BABESLEAK