2015/01/28

NANGA PARBATEKO BEHE KANPALEKUAN

Alex Txikon, Nanga Parbateko behe kanpalekuan daude iragan urtarrilaren 25az geroztik. Eguraldia eta Lemoako alpinistaren osasuna (Chilaaseko geldialdiaz geroztik sabeleko gaitzak ez dio atsedenik eman) noiz hobetuko zain dago taldea ganoraz lanean hasi ahal izateko.

Islamabadetik urtarrilaren 20an abiatu eta Karakorum Highwaya poliziek eskoltatuta osatu ostean, Alex Txikon eta bere laguntza taldea urtarrilaren 21eko eguerdi aldera iritsi ziren Chilaas herrira, asteazkenean. Hain justu, bertan elkartu ziren Ali ‘Sadpara’ eta Muhammad Kan espediziokide pakistandarrekin. Chilaasen egindako bi eguneko geldialdiak betebehar burokratikoak kitatzeko balio izan zuen batetik (bisita turismo ordezkariari eta bisita polizia buruari), baita kargekin eta zamalariekin lotutako guztia  konpontzeko, eta baita gaixotzeko ere: orduz geroztik, sabeleko minak nahiz goragaleak ez diote atsedenik eman Txikoni. Gaitzak nabarmen zaildu dio behe kanpalekura arteko hurbilpen ibilaldia, baina laster osatzea espero du. Izan ere, honako hau ez da, inondik inora, Pakistanen halako zerbait nozitzen duen lehenengo aldia, eta jakin badaki egun batzuetan garbi jan eta pazientziaz jokatzea besterik ez zaiola geratzen.


2015/01/26

Elisabeth Revol NANGA

Elisabeth Revol eta Tomasz Mackiewicz ezinean, Nangan.



2015/01/19

TXIKON NANGA PARBATERA

Atzo abiatu zen Txikon Bilbotik Islamabaderantz, Nanga Parbat handiaren bila. 8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren garaiena da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko muturrean kokatua, neguan eskalatu gabe geratzen diren bi zortzimiletako bat daK2arekin (8.611m) batera.,
“Nanga Parbatera hurbiltzen naizen lehenengo aldia izango da eta Diamir aldetik saiatu nahi dut. Hala ere, bidearen behin betiko erabakia han hartuko dugu. Baliteke Kirshoffer bidetik ahalegintzea, edo agian Messner bidetik; baldintzak lekuan bertan ikusi nahi ditut. Errepide-bidea eta ondorengo hurbilpen ibilaldia osatuta, datorren aste amaieran behe kanpalekura iristea aurreikusten dugu, eta lehenbailehen horman lanean hastea. Muhammad Ali ‘Sadpara’ (Sadpara herrikoa) eta Muhammad Kan (Macholu herrikoa) kide eta lagunekin batera ariko naiz. 

2015/01/15

JEAN AFANASIEFF

Jean Afanasieff hil da. Handinetako bat izan da beti. Lehen frantsesa Everesten.

BABESLEAK

BABESLEAK