2015/02/27

ALEX GORANTZ

Alex Txikon eta sokakideek I. kanpalekuranzko bidea hartu dute, datorren astearte edo asteazkenean (maratxoak 3 edo 4) Nanga Parbat tontorrera (8.126m) heltzen saiatzeko. Egurre!!!


Animo Txikonazo!!

2015/02/24

DIMENTSIOAK


Ez ditugu denboraren dimentsioak ezagutzen, eta halarik ere, bera neurtzeko eta kuantifikatzeko moduak topatzen ditugu beti. Luzea edota laburra esanez definitu nahi dugunean, bere joanari buruz ari gara mintzatzen. Egia da edozein zaldik baino arinago egiten duela ihes denborak, baina burbuila handi bat da non dena kondentsa daitekeen.
Zer pentsatuko du bestela, Alex Txikon alpinistak? Duela hilabetea atera zen etxetik Nanga Parbat mendia igotzen saiatzeko, eta denboraren ordu, egun eta aste hauen guztien ostean, aldapan gora segitzen du, mendiari koskak janez, urratsez urrats, lepoa gorantz tinkaturik, tontor eskuraezina non egongo ote den galdezka.
Harrigarria da batzuentzat gizakia nola tematu daitekeen denbora-iragaite batean mendi bateko puntara igotzen, bere denbora malapartatzen, lipar txiki bateko sentsazio ia estralurtarra azal osoan kurritzeko. Batzuek hala bilatzen dute bizitasuna, bizitzaren arimari gorazarre egiteko.
Datorren astean hilabetea egingo du kanpamentu nagusira heldu zela. Orduz geroztik, 6.700 metrora arte igo da lagunekin, oihalezko dendatxoak jartzeko, habia txiki bat osatzeko izotz, elur eta haize bortitzen menpe. Metro asko dute aurretik azken erpineraino heltzeko, eta horregatik kirioak dantzan ibiliko dira, mendiaren apetak ez dituztelako ezagutzen. Ez baitakite zenbaterainoko indarrez joko duten afrontuak ekarriko dituen haizeek; ez baitakite zenbat metroko geruza osatuko duten atertu barik jausiko diren elur-malutek; ez baitakite zenbaterainoko gogortasuna gordeko duen izotz zahar labaingarri beltzak; ez baitakite, finean, denboraren dimentsio berri horrek zer ekarriko dien.
Dena dela, zorteko eta asebete daude, eta zorioneko ere bai, izan ere, Pakistango Nanga Parbat mendian, neguan eta Kinshofer bidean, inoiz lortu den altuerarik garaiena baita eurek jarritako marka.
Baina datozen egunotan, neguko eguraldi txarrak bere baldintzak ezarriko ditu berriro. Neguaren mugak eta dimentsioak ere ez ditugu ezagutzen, ez baitago, denborarekin gertatzen zaigun bezala, bera kuantifikatzeko modurik.

2015/02/17

BIDEAN

Ondorengo lotura honetan Alex Txikonek eta sokakideek orain arte Nanga Parbat mendian lortutakoa laburtzen duen egunez eguneko kronologia irakur dezakezue. Argazki batzuk ere ikusiko dituzue.
http://alextxikon.com/eu/orain-arte-egindako-lanaren-kronologia-laburpena/

2015/02/12

2015/02/10

ALEXEK II. KANPAMENTUA JARRI DU

Alex eta lagunak II. kanpalekura heldu dira, eta beherago dagoen arren (6000 m), Kinshofer horma osoa zeharkatu dute. Animo mutilak!


2015/02/04

ALEX 2 KANP.

Alex Txikon gaur, camp 2 instalatzeta joango da.  Nanga Parbat neguan igotzen lehenengo mendizalea izan nahian dabil.
Hiru egunez urratsa zabaltzen jardun ostean, larunbatean, azkenean, Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k eta hirukote iraniarrak (Mahmood Hashemi, Iraj Maani eta Reza Bahadorani) I kanpalekuan deposito bat uztea lortu zuten, 5.050 metroko altueran.



2015/02/03

JAINKOSA TURKESA

JAINKOSA TURKESA. Oinak lainoen gainetik eta izarrak eskuetatik gertu. Cho Oyu mendira eginiko igoera baten kronika. Pedro Garcia, Xabier Urrate eta Oier Plazaola mendizaleek grabatutako irudiak, zortzimilako mendi baterako igoera eta jaitsiera erakusten dituztenak.

Hemen duzue bideo ederra.

ALEX: 1. KANPAMENTUA

Txikonek aurre egin dio elurtzari, eta 1. kanpamentua montatu omen du.
Info guztia Barrabesen duzue.

BABESLEAK

BABESLEAK