2010/03/30

PRENTSAURREKOA

Shisha Pangma 2010 espedizioa aurkeztu da gaur goizen Bilboko Udaletxean. Jon Sutatxak eta biok azaldu ditugu bidaiaren nondik norakoak.
Bilbao Kirolak erakundeak “Shisha Pangma 2010” espedizioa babestuko du. Juan Ramón Madariaga alpinista izango da Tibeteko zortzimilakoaren gailur nagusia igoko duen lehenengo bilbotarra. Prentsaurrekoan, Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkari eta Bilbao Kirolak erakundeko presidente Jon Sustatxa eta Juanra Madariaga alpinista bilbotarra izango dira.
Bilboko Udaletxeko Bilbao Kirolak erakundearen laguntza paregabeaz gain Euskara Saila, Berdintasun, Lankidetza eta Hirritarren saila eta Turismo sailaren laguntza jaso du espedizio honek. Beste aldetik Metro Bilbao alde dibulgatiboaz arduratuko da, izan ere, oso garrantzitsua da mendizaleak bizi izandakoa gizarteari transmititzea, transmisio honetan bertan dauden balore asko zabaltzen baitira. Metroko geltokietako makinetako pantailetan espedizioaren jarraipena egingo da. Hortxe agertuko dira handik bidaliko ditugun kronikak eta argazkiak, bidaiaria informatua egon dadin eta bertan ere babesleen logoak agertuko dira.
Azkenik aipatu behar da Diamir, hemengo mendiko arropa egile inportanteak parte ere hartuko duela espedizioan eta bere jantziak eramango ditudala Shisha Pangmara.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK