2016/02/29

TONTORREKOAK


Oso gogorra izan dela esan dit Alexek. Sudurra erdi beltz ekarriko du. Baina puntakoa itzela izan omen zen. Hotzegia, hori bai. Hantxe izoztu egin zela dio, Mororen zain.



Bere orrian duzue info guztia.

2016/02/26

ALEX, SIMONE ETA SADPARA GAILURREAN!!!!!

15:37 (Pakistango ordua). TONTORREAN! Konfirmazioa jaso berri dugu walkie bidez: Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro NANGA PARBAT (8.126m) gorenera heldu dira AURRENEKOZ NEGUAN! Tamara Lungerbeherago geratu da. 4Kn (7.200m) igaroko dute gaua, eta bihar BKn bueltan izatea espero dugu. Orduan bai, NANGA PARBATEN LEHENENENGO NEGUKO IGOERA osatua izango dute. Zorionak egindako lan bikainagatik!


2016/02/24

2016/02/22

NANGA DEFINITIBOA

Badirudi azkenean heldu dela amestutako leihoa, behin betikoa, ziurrenik, dena ondo badoa eta gorputzek egoki erantzuten badute, Txikon, Sadpara, Moro eta Lunger-i neguan inoiz eskalatu gabeko Nanga Parbat honetan beren tontor saiakera abiatzeko aukera emango diena. Oraindik ilun zenean atera dira BK honetatik, gaur goizeko 5:30ean, zuzenean 2Krantz (6.100m).


2016/02/16

NANGAN GORA

Txikon, Sadpara, Moro eta Lunger 2K-ko (6.100m) denda barruan, Ordu luzeak izan dira goizeko 5:30ean BK-tik (4.200m) abiatu direnetik. Haizeak ez badu okerrera egiten, bihar 3Kra (6.700m) heltzen saiatuko dira. 

BABESLEAK

BABESLEAK