2011/06/30

Buen tiempo.....¡ ahora a por el campamento 2 !

UMPRO EXPEDIZIOA MENDI MAGALEAN

1. kanpamentua ezarrita dago

LEHENENGO KANPAMENTUA SORTU ONDOREN, ALEX, TAMAYO, LOUISE ETA NEU ESPEDIZIO GISA JAITSI GINEN

JUANRA MADARIAGA - Miércoles, 29 de Junio de 2011 - Actualizado a las 05:52h

(1 voto)

¡comenta!

(?)

  • Mail
  • Meneame
  • Buzz
  • Tuenti
Mendizaleek lehenengo kanpamentua jarri zuten eta glaziar kaotikoaren barruan ibili ziren.

Mendizaleek lehenengo kanpamentua jarri zuten eta glaziar kaotikoaren barruan ibili ziren. (FOTO: JUANRA MADARIAGA)

KANPAMENTU nagusia 5.050 metrotan dugu eta bertan ditugun tenperaturak ez dira oso normalak, izan ere, bero larregi egiten du egun osoan zehar. Eguraldiak lagun, gora joatea erabaki genuen lehen porteo bat egiteko, hau da, material pixka bat gorago uzteko. Geu (Alex, Tamayo, Louise eta neu) animatu ginen izarren azpian lehen urratsak ematera, glaziar kaotikoaren barruan. Beste taldeko lagun batzuk ere gaueko hiruretan ateratzen hasi ziren eta horiei esker ez genuen izotzeko bloke handien artean denbora gehiegirik galdu. Ordu batzuk gorantz eman ostean, eta alturaren lehen nekeak sentitu ondoren, generamatzan traste guztiak deposito batean utzi genituen eta buelta hartu genuen, bidea markatzeko eramanak genituen banderatxo batzuk modu estrategikoan jarriz, berriz gauen abaituz gero izotzean ez galtzeko. Hiru ordu gorako eta ordu eta erdi beherako. Gosari goxoa zain geneukan, lana ondo egina genuela jakinda. Arratsaldea atsedenean eman genuen eta batez ere hidratatzen, izan ere, gauean berriz abiatzekoak ginen beste espediziokideekin batera. Oraingoan lehen kanpamendurainoko bide osoa kurritu beharko genuen. Motxilan janari, gas, denda, soka eta arropa pixka bat sartu genuen eta gorantz abiatu ginen. Denbora apur bat galdu genuen glaziarrean gora eta batez ere beldurra ematen duten pitzadura itzelak pasatzen. Sei orduko ibilbide nekosoaren ostean, Gasherbrum mendien oinetan lehen kanpamentua jartzeko erabiltzen den plateau handian geunden, elurra zapaltzen eta gure dendatxoa jartzen. Oso goiz atera ginen kanpamentu nagusitik, gaueko ordu bietan, izotza gogor topatuko genuelakoan eta toki guztietan dauden arrakalak hobeto gaindituko genituelakoan. Eta hala gertatu zen, baina beste aldetik, goizeko 08.00etan han goian geunden eguna pasatzeko eta aspertzeko ordu dezenterekin. Egun polita izan genuen goian, eguraldi ederrekoa, eta zorionez buruko min handirik gabe. Edan eta edan egin behar da altura horretan, eta hala egin genuen guk, elurra urtu eta urtu. Lo kuluxkaren bat ere egin genuen, alturak horixe ematen baitizu, logure galanta. Gaua heldu zenean gauzak bestela bilakatu ziren. Buruko mina handitu zitzaigun eta logurea aldendu. Mendian, gauak oso luzeak egiten dira, eta gorputzaldia ez bada oso normala, sofrikario bilakatzen dira orduak. Horixe gertatu zitzaigun Tamayo eta niri, Alex zurrunga zegoen bitartean. Gau erdian elurra egiten hasi zen, eta goiza iluna arturratu zen. Gure hasierako plana bertan gau bi ematea bazen ere, azkenean beherantz jaistea erabaki genuen eguraldiaren aldaketa nabarmena zelako eta gure sentzasioak hobetuko zirelako. Jaitsiera oso nekagarri eta arriskutsua gertatu zen, lainoagatik eta elurra oso baldintza txarretan zegoelako. Gaur, gure oinarrizko kanpamentua elurtuta agertu da eta atseden eguna izango dugu. Atzo batzar txiki bat izan genuen Gasherbrun I-era goazen guztion artean estrategiaren bat erabakitzeko. Batzar horren ostean, hurrengoan bigarren kanpamentua jarriko dugula eta bertan gau bat pasatuko dugula akliomatazioa hobetzeko eta tontorrerako planak egin ahal izateko erabaki genuen.

JUANRA MADARIAGA

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK