2011/07/12

Tontorra zeruertzean (Deia)

Txikonek, Madariagak eta Tamayok bihar Gasherbrumeko gailurrera iristeko saiakera egingo dute

Bizkaiko hiru mendizaleek bere helburua atzo hasi zuten

Iraia hermosilla - Martes, 12 de Julio de 2011


Bilbo. Alex Txikonek, Juanra Madariagak eta José Carlos Tamayok ekainaren 22an Gasherbrumeko gailurra igotzeko abenturari ekin zioten eta bihar, uztailak 13, haien helburua lortzen saiatuko dira.

Tontorrera iristeko azken bidaia atzo hasi zuten, bigarren kanpamentutik jaitsi ondoren. Goizean goiz, kanpamentu nagusitik abiatu ziren gailurrera heltzeko behar zituzten tresna guztiekin. Halan gauzak, 6.400 metrotara zegoen bigarren kanpamentura iritsi ziren zuzen-zuzen lehenengo kanpamentuan gelditu gabe, non aurretik haien dendatxoak ezarrita zituzten.

Atzoko gaua bigarren kanpamentuan igaro zuten eta gaur hirugarren kanpamenturako bidaia hasi dute 7.100 bat metrotara. Hirugarren kanpamentu hau oraindik ez dute eratu, baina gaur ekingo diote ekintza horri. Haien dendak jarriko dituzte horra heltzean, eta bertan gaurko gaua igaroko dute. Azkenik, aurreikuspenak dioten arabera, bihar hirugarren kanpamentua utziko dute eta tontorrera heltzen saiatuko dira.


Artikulu osoa irakurri

2 comentarios:

Josu dijo...

Animo mutilak.
Eutsi gogor, benga tontorreraino eta bihar ospatzera.

Besarkada haundi bat.

Xabier dijo...

Zorionak guztioi eta bereziko zuri Juanra.
Hi bai fenomenoa!

BABESLEAK

BABESLEAK