2008/05/13

LOTSAREN URTEA



Hala izendatu beharko dugu, hemen mendian, Txinak, herri handiuste horrek eragin digunagatik.
Dakizuenez maiatzaren 1etik 10era bitartean ezin izan genuen 2. kanpamentutik gora pasa, horixe zen restrikzio kirtena. Egun horietan gure ilusioak jasan zuena nekez deskriba daiteke baina seguruenik asmatuko duzue.
Gora joateko baimena eman zigutenean bigarren kanpamentura abiatu ginen berehala. Bertan egin genuen lo eta hurrengo egunean gure aklimatazioa hobetzeko aldera gorantz abaitu ginen, Lhotseko mendirantz, ahalik eta altuen iristeko asmoz. Deskantsu barik, traste guztiak hartu eta hirugarren kanpamentua montatu genuen, eta bertan egin genuen lo. Gure asmoa gorago joatea zen, 7.800 metrotara edo.
Baina txarrena beti gerta daiteke. Hirugarren kanpamentuan lo egin behar genuen eguna aldrebestuz joan zen eta eguerditik aurrera elur temati bat lagun izan genuen, eta geroago haizea ere agertu zen. Gaua txarra izan zen, benetan. Elurra, haizeak lagunduta, zirrikitu guztietatik sartu zitzaigun dendara, dena, botak, motxilak, zakuak, dena erabat zurituz. Goizalbak beherantz joateko aholkatu zigun. Elurra harrotuta zebilen leku guztietatik, eta hotza nabarmena zen. Beste errremediorik ez genuen eta 2. kanpamentuan usterik txarrena konfirmatu ziguten; lau edo bost egunetarako eguraldia txarra izango da.
Hor, hor ikusi dugu gure ilusioa aldentzen. Ezin izango dugu mendi eder honi aurre egin nahi genuen bezala, oxigenori gabe. Txinoek ez digute aklimatatzeko denborarik utzi eta orain, gutxien espero genuenean eguraldia gaiztotu egin da. Ez daukagu astirik alturan behar bezala girotzeko eta are gutxiago behar bezala deskantsatzeko, esfortzu handi hori egin baino lehen. Lelokeria, astakeria izango litzateke egoera honetan oxigenorik gabe gorantz joatea, eta hala uste dute gure erronka berbera duten lagun guztiek. Horrela ezin da, frakaso itzela litzateke izoztuta bueltatzea, istripuren bat gertatzea, eta horretara ez gara etorri. Gu mendira etorri gara, esperientzia itzela bizitzera etorri gara eta horixe nahi dugu egin.
Hala ere, ez dugu esku-hutsik etxera bueltatu nahi eta ahal den guztia egingo dugu tontorrera iristeko. Hasi gara oxigeno pixka bat hemendik bilatzen, laugarren kanpamenturik gora laguntza horrekin saiatzeko.
Egun gutxi daukagu, indarrak ere motelduz doaz baina azken ahalegina egingo dugu munduko mendirik altuenera iristeko, eta gero zuekin konpartitzeko.

De nuevo en el campamento base. El viento y la nieve han hecho su aparición de imprevisto y no nos van a permitir aclimatarnos como es debido. Los Chinos y la climatología han echado por la borda nuestra pequeña ilusión de subir al Everest sin oxigeno, para estar a su altura, mirarlo de frente como solemos hacer con todas las montañas.
Nos quedan pocos días, las fuerzas ya no están como la principio y aún así, si podemos, intentaremos subir esta montaña. Esta claro que intentarlo sin la aclimatación debida es una estupidez. Seria un verdadero fracaso volver congelados, o tener un grave accidente. No hemos venido a eso. La situación ha podido con nuestras expectativas, pero no vamos a volver con las manos vacías. Si podemos y el tiempo nos lo permite haremos un intento con un poco de oxigeno que hemos conseguido en el campamento. Lo utilizaremos en el último tramo hacia la cumbre y si todo va bien, intentaremos contároslo y compartirlo con vosotros.
Deseadnos toda la suerte del mundo.

Jordi y Juanra

4 comentarios:

Amaiur dijo...

Aupa, eguraldia txarra dela eta, indarrak artu. Burua moteldu, eta gero gora. Ego lepoan beti aize bortitza dabil. Es izutu, eta saiatu zaitezte edozein moduan. Seguro seguro ni baino askoz indartsuagoak zaudetele. Bakarrik burua bere tokian izan behar duzue.
Suerte on. Mikel R, Irunea

Kimetz dijo...

Aupa bikote,

Animo!Azken esfortsua falta datzue ta.Zihur nago gailurra eingo duzuela ta.Gainera eduki dituzuen ostopo ugariak gainditu ta gailurra iteak are eta merito handiagoa dauka,proeza itzela izango da seguru.

Beste barik, ekin gogotsu ta kementsu azken sprinta daukazute ta.

Agur bero bat etxaldetik.

Al dijo...

¡¡A por la cima del mundo!!

Ànim i mantingueu la calma... molta força!!!

Alba

Unknown dijo...

Raimonek kantatzen zuen bezala...

"gora, gora! diuen fort, allá al Pais Basc"

Gora, lagunak, goraino fuerte! Ez etsi. Hemen zain gaude, hara begira.

Animo artistok.

BABESLEAK

BABESLEAK