2011/11/02

ANTARTIKA ZEHARKATZEA

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza azken prestaketak egiten ari dira dagoeneko hego polorantz abiatu baino lehen. BAT Basque Team Desafioaren hiru euskal mendizaleek gogo onez ekingo diote NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioaren bigarren faseari. Erronka honek Groenlandia aldera eraman zituen udaberrian eta orain Antartika konkistatzera bultzatzen ditu. Azaroaren 11n, Bilbotik Lurmutur Hirira (Hegoafrika) abiatuko dira, gaur goizean Bilbon aurkeztu duten abentura osatzeko asmoz: Antartika zeharkatzea Hego Poloan barna.


BAT Basque Team-eko taldearen abentura berri hau hego polora iritsi zen lehendabiziko espedizioaren mendeurrenarekin bat eginez antolatu da. Roald Amundsen norvegiarra buru zuen taldeak 1911ko abenduaren 14an jo zuen planetako hegoaldereneko muturra.

“Orain, praktikara eraman behar dugu Groenlandian ikasitako guztia. Orduko hura oraingo espediziorako prestaketa-proba balitz bezala planteatu zen, baina azkenean arrakasta handia izan zen, errepikatu nahian gabiltzan esperientzia aparta. Badakigu baldintzak askoz ere gogorragoak izango direla. Zeharkaldia luzeagoa izango da, eta baldintza gogorragoetan egin beharko dugu, zoru eta haize latzagoei aurre eginez eta eskaladaren faktorea gaineratuz, baina asko ikasi dugu kometak gobernatzeko teknikei buruz, nutrizioak eta aldez aurreko plangintzak duten garrantziari buruz eta elkarbizitzari buruz ere bai. Orain ikusiko dugu mendiaren antzeko ingurune berezi-berezi horretan aurrera egiteko gauza ote garen”, azaldu dute hedabideen aurrean.

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo y Mikel Zabalza ultiman ya los detalles de su inminente partida hacia el polo sur. Los tres montañeros vascos del BAT Basque Team Desafioa afrontan con mucho entusiasmo la segunda fase de la expedición NATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011, un reto que en primavera les llevó a Groelandia y que ahora les empuja a conquistar la Antártida. El 11 de noviembre partirán desde Bilbao hasta Ciudad del Cabo (Sudáfrica) para iniciar una aventura que han presentado esta mañana en Bilbao: cruzarán la Antártida pasando por el Polo Sur.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK