2008/04/09

Ya estamos en el tan deseado campamento base del Everest



Atzo, apirilaren 8an iritsi ginen Khumbu glaziarraren gainean jarrita daukagun gure kanpamentu nagusira. Egia esan, ia 45 egunetan gure etxea izango den honetara iristeko gogoa geneukan. Goizean goiz, Gora Shep izeneko tokitik abiatu ginen, munduko mendirik altuenaren gaineko ikuspegi ederra eskaintzen duen Kala Patar tokira abiatzeko, eta leku honetako ikustokitik gutxitan izaten den ikuspegiaz gozatzeko.
Han zeuden, gure begien aurrean Everest, Lhotse eta Nuptse, trilogia ederrenetako bat. Atzean Pumori mendia genuen eta urrunago Chang-Tse mendi handia, Tibet aldetik.
Handik gure pausuak zuzendu genituen Everesteko kanpamentu nagusira eta, gora eta behera nekagarri batzuk egin ostean, beste espedizioen kanpamentuen artean, hantxe topatu genituen gure dendak. Arin etorri ziren Pemba, Pasang, eta Kusam sukaldariak zerbait eskaintzera, harrera ona egitera. Eta gu etxean bezala sentitu ginen.
Ez zegoen deskantsurako tartetik, eta berehala hasi ginen bidoiak antolatzen, gure arropak eta materiala sailkatzen eta, aspaldiko partez gure gopuzaren garbiketa ere egin genuen. Gustura aizue, nahiz eta sekulako hotza egin arratsaldean.
Denda ederrak ditugu lo egiteko, eta jangela edo egongela dena ere oso txukuna eta polita da. Atzo, kandelen argien azpian egin genuen Jordi eta biok afari gozoa, biok biotara, hotza uxatu nahian, eta pozik.
Gaurko eguna ere lanerako izan da. Bizarra egin, arropa garbitu eta teknologiaz jabetu.
Hemendik ikusten den glaziarra nahiko apurtuta dagoela ematen du baina atzo jendea zebilen gora eta behera bidea atondu nahian. Gaur deliberatuko dugu guk, zer egin eta bestelakoak.
Oraingoz eguraldia oso polita da baina hotza. Adibidez, gaur goizean arropa garbitu dugu eta zintzilikatu ere bai, eta lehortu beharrean gogortu egin da, izoztu erabat, eta goizeko hamarrak dira. Arratsaldeko hotza ere, eguzkia ostendutakoan, ez da makala izaten, dardar batean hasten gara arratsaldeko 6etan.
Seguruenik egunak aurrera egin ahala tenperaturak ere gorantz egingo du.

Ya estamos en el tan deseado campamento base del Everest. Llegamos ayer, hacia el mediodía, después de haber ascendido Kala Patar para disfrutar de una de la vistas más maravillosas que existen en estos lugares, y disfrutar del Everest, Lhotse y otras montañas del entorno. Es increíble!. Es uno de los trekking más bellos del mundo.
Después dirigimos nuestros pasos al C. Base y comenzamos a intentar ordenar todo el material, la ropa, los bidones, etc. Hoy nos hemos lavado, hemos lavado ropa, y estamos intentando ponernos al día con las tecnologías.
Hace muy buen tiempo, eso si, frío, pero despejado. El glaciar se ve bastante caótico, pero seguramente estará bien asegurado, y con un camino seguro. Existe un grupo de sherpas que se encarga de mantener la ruta en condiciones.
Hablaremos con nuestro serpa Mingma, para ver que decidimos para estos días. Seguramente saldremos para arriba lo antes posible.
Se ve muchas expediciones en el entorno caótico del glaciar. En el 97 esto estaba más plano y mas transitable, ahora existen muchas grietas y caminar entre este desorden se hace difícil.
Bueno, un saludo a todos.

4 comentarios:

IRUNE dijo...

joder, zelako txiringitoa montatu duzuen hor goian, mendiz inguratuta, pasaia bikaina, sukaldaridun jantoki eder bat, eta kandelaz argitutako afariak, edonork nahiko luke!!!
Ea nola doakizuen baimenak mantetzearen istorioa.

Mosu handi bana.

rosanna dijo...

Bahhhh...que si hay grietas en el glaciar, que si no está plano, que si es poco transitable...¿hay caquitas?...si queréis os vamos a recoger...no sé...je, je, je. Jordi, ¿qué diría Tope de esto? ¡pues eso!. Ale, ponle a Juanra el monólogo con el sueles dar la chapa, sí el de la chaqueta metálica...
Fuera de coñas, me uno al clamor general: que tengáis mucha suerte con el tiempo y con los permisos porque estoy segura de que todo lo demás lo vais a dominar, y físicamente no hay quien os pare. Ale pues, muchos ánimos y en contra de mis vaciladas ¡con control!.
Jordi, amb aquesta aventura has aconseguit que tota la família estigui connectada al blog...ja, ja. A tope germà (amb cura).
Un abrazo a los dos

Kimetz dijo...

Aupa mendizalez,

Nolako muntaia daukazuten kampamentu basean, joe kanpamentuko burgesak izango zarete jaja, horrenbeste denda ta sukaldarirekin, kasi kasi Arzak bat montatzeko beste!
Hartu ezazue al denik eta indarrik gehien ta ondo deskantsau ze hemendik aurrera hasten da benetako mendia ta.

Agur bero bat,etxekoen ta nire partez.

dotakon dijo...

Aupa Jordi ta konpañia.

Por fin estoy de vuelta al "cole" y tengo una conexión como Dios manda. Intentare colar un mensajillo de vez en cuando a cuenta de la diputacion para enviaros animos y saludos desde Euskadi.

"El campamento base del Everest" y tu estas ahi, muchos podremos contar a nuestros nietos que un amigo nuestro bla bla bla estuvo en el everest, bla , bla y bla ..........pero tu vas a tener la suerte de poderlo disfrutar en primera persona. Goza ezazu eta suerte on.
de los txinorris no coment espero que los obstaculos legales no interfieran en el exito de la expedicion, de los fisicos como dice Ros " vais sobraos".

si necesitais algo puedo hablar con el cuñao para que os envie el camping gas o la esterilla.

Besarkada haundi bat eta eutsi gogor mutilak

Dota

BABESLEAK

BABESLEAK