2013/07/16

ALEX ETA K2


Bizkaia Gailurretan Bilbotik K2ra Euskaraz” espedizioko aklimatazioko lehen egunean, K2 mendiak bere aurpegi gogorra erakutsi du eta Alex Txikon kanpamentu nagusira itzuli da. “Fisikoki ezin hobeto egon arren, elurrak eta hotzak bidea zaildu dute, eguraldi baldintza gogorrak ditugu eta kanpamentu nagusira itzultzea erabaki dugu. Bagenekien ez zela erraza izango”, horrela mintzo da munduko bigarren mendi garaienetik Alex Txikon, igoeraren lehen egunean.

Azken orduko informazio honek gaur goizean K2ko igoeraren hasiera dela eta bidalitako prentsa oharra osatzen du. Aklimatazio fasean aurreikusitako lehenengo kanpamentura eta bigarrenera burutu beharreko ibilbidean, eguraldia dela eta atzera egin behar izan du mendizale lemoarrak. “Eguraldia txarra izan arren, gure indarrak eta ilusioak bere horretan diraute, topera. Argi dago K2 ez dela erraza, lehen egunetik erakusten du bere gogortasuna”.



No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK