2012/11/23

MENDI FILM FESTIVAL



Bizkaiko hiriburuak mendiko zinemagintzako munduko zuzendari onenetako batzuk hartuko ditu, baita nazioarteko alpinista eta eskalatzaile handiak ere, hala nola Steph Davis, Nives Meroy, Hervé Barmasse, Pou anaiak, Alex Txikon eta Edurne Pasaban
Sekzio ofizialean berrogeita hamar titulu izango dira, eta horrez gain, lehiaketatik kanpoko beste hainbat film eta jarduera paralelo ugari izango dira, besteak beste erakusketak, tailerrak, kaleko ekintza ikusgarriak edota Pagasarriko ohiko ibilaldi jendetsua

Aukera paregabea eta bakarra izango da mendian girotutako muturreko kirolen filmaketa ikusgarriez gozatzeko. Alpinismo eta eskaladako jarduerak ez ezik, eski, base-jauzi, piraguismo edota mountain bike-ko jarduerak izango dira ikusgai

Mendi zinemaldia lau eszenatoki nagusitan izango da (BBK Aretoa, Alhondiga, EHUko errektoretza eta Euskalduna Jauregia), abenduaren 14tik 23ra.



No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK