2012/02/01

FUNDAZIOA MUNGIAN

Otsailaren 2an 19.00etan, Felix Baltistan Fundazioak esperientzia truke bat antolatu du Mungiako Torrebillela Kultur etxeko areto nagusian, bertan, fundazioari eta gure lanari buruz hitz egingo da. Euskal mendizaleen eta bertako biztanleen adiskidetasunetik abiatutako proiektua dela azalduko da, eta aurtengoan hamargarren urteurrena betetzen duela.

Bertan, Txema Cámara eta Sarai Martin egongo dira azken urteotan bizitako esperientzia pertsonalak kontatzeko, Fundazioaren gaur egungo helburua bailarako garapen iraunkorreko proiektuak direlako, giza garapena bultzatuz eta beren erabakiak errespetatuz, “Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira” lelopean.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK