2010/05/01

Kirikiñoko neska-mutilentzat

Kaixo Kirikiñoko neska-mutilak. Edurne Pasaban naiz eta Shisha Pangmako kanpamentu nagusian nago Juanra Madariagarekin. Berak kontatu dit zelako gauza polita egin duzuen Kailash Hostel-eko umeekin. Gutunak eta marrazkiak egin dituzue Nepaleko umeei eramateko. Badakit hemengo umeentzat oso gauza polita izan dela eta Juanrak esan dit oso pozik jarri zirela gutunak, jokuak eta eskolarako materiala ikustean.

Nik ere kolaboratzen dut Hostel honetan eta umeekin harreman polita daukat. Niretzat oso gauza polita izan da jakitea zuek honelako ekimena egin duzuela eta horrexegatik ESKERRIK ASKO esan nahi dizuet. Elkartasunezko proiektua honetan parte hartzea oso gauza inportantea da zuentzat eta Nepaleko umeenzat, eta horrela segitzeko animatu nahi zaituztet.

Eskolako materiala behar dute eta jokoak duten aspergarritasuna kentzeko balio dute. Gutunak irakurri zituzten eta seguru zuentzat gutun politak ere idatziko dituztela.

Benetan, mila esker eta musu bat guztiontzat.

Edurne Pasaban

2 comentarios:

Jugatx Duñabeitia dijo...

Aupa Juanra eta besteok !
Egin duzuen guztia irakutzeko astirik ez dut izan ( bakizu bikiekin titi eta pardel artien egun osua ) baina mendian jo ta fuego zabiziela ikusi dut.. Disfrutatu, zaindu eta eutsi.
Euskal Herritik zaku bete patsu (potoloena zutzako gorde Juanra !)
Jugatx

EMR dijo...

Juanra, muchísimas gracias por compartir esta experiencia a través de tu blog y por dejarnos tan generosamente saber de los nuestros. Un abrazo y ¡muchá energía y mucha fuerza!
Para Rober e Isa mandamos unos cuantos trillones de besos y abrazos también ¡os hemos visto en las fotos! ¡vaya ilusión!
Hasta prontito y que todo, todo vaya fenomenal por ahí arriba.
¡Ánimo! el mal tiempo pasará y ya tenéis mucho del "trabajo sucio" adelantado.
Mikel ta Esthertxu

BABESLEAK

BABESLEAK