2008/02/12

MENDIRIK ALTUENA

Everest munduko gailurrik altuena da, 8.844,43 metroko altuerarekin. Himalaian kokatua dago, Asian, eta Nepal eta Txina arteko muga zehazten du.
Nepalen Sagarmatha (zeruaren aitzina) izenez da ezaguna, Txinan, berriz, Chomolungma edo Qomolangma Feng (unibertsoaren ama) izenez. Everest izena jarri zitzaion mendi honi 1965. urtean, Sir George Everest koronel britainiarraren omenez. Topografo honek 1952an tontorraren altuera zehaztu zuen.

Everesta igotzeko bide nagusiak bi dira, hego-ekialdekoa Nepaletik abiatuz eta ipar-mendebaldekoa Tibetetik, ez hain ezagunak diren beste 13 bidez gain. Bi bide hauetatik hego-ekialdekoa teknikoki errazagoa da eta maizago erabiltzen da. Hillary eta Tenzingek 1953an erabilitakoa da. Hala ere, honen arrazoi nagusia politikoa izan zen, Tibeteko aldea atzerritarrei itxita egon baitzen 1949tik aurrera.

Saiakera gehienak apirilean eta maiatzean egiten dira, udako montzoia baino lehen. Garai honetan egoten den jet stream-aren aldaketa batek haizearen abiadura murrizten du. Montzoiaren ostean, irailean eta urrian ere saiakerak egiten dira, baina montzoiak pilatutako elurrak eskalada are zailago egiten du.
Ipar-mendebaldeko bidea honen oinarrizko kanpamendua Rongbuk glaziarean dago, 5180 metrora. Bigarren kanpamendura iristeko glaziarearen morrena igo behar da, Changtse (6100 metro inguru) mendiaren magalera iritsi arte. Hirugarrena North Col izenez ezaguna den mendi-lepoaren azpian ezarri ohi da eta laugarrena lepoan bertan. 7775 eta 8230 metro inguruko altueran kanpo bana ezarri ohi da, azken honetatik gailurrerako saiakera eginez.

1924an Erresuma Batuko espedizio bateko bi kide, Andrew Irvine eta George Mallory, tontorretik 600 metrora izan ziren ikusiak azkeneko aldiz. Oraindik ezin izan da egiaztatu benetan tontorrera iritsi ziren ala ez. Batzuen ustez jaitsieran hil ziren, beste batzuek (Reinhold Messnerrek, besteak beste), berriz, garai hartan Bigarren Maila gainditu izatea ezinezkoa dela diote.
Lehenengo espedizioak iparraldetik igotzen saiatu ziren, baina 1950ean Txina Tibeten indarrez sartu zenean sarbide hau itxia geratu zen. 1951. urtean Nepaletik abiatu zen espedizio britainiar bat antolatu zen. Partaideen artean Edmund Hillary zegoen. Hurrengo urtean suitzarrak saiatu ziren, gailurretik 200 metrora buelta emanez.
1953an beste espedizio britainiar bat antolatu zen, John Hunt buru. Espedizio honetako kide ziren Hillary zeelandaberritarra eta Tenzing Norgay Sherpa izan ziren Everestera igotzen lehenak.

1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaleta eta bere sherpa gailurrera iritsi ziren, munduko tontorrik garienera heldu zen lehen euskal espedizioa izanda.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK