Alex
Txikon eta sokakideek I. kanpalekuranzko bidea hartu dute, datorren
astearte edo asteazkenean (maratxoak 3 edo 4) Nanga Parbat tontorrera (8.126m)
heltzen saiatzeko. Egurre!!!
Animo Txikonazo!!
2015/02/27
2015/02/24
DIMENTSIOAK
Ez ditugu denboraren dimentsioak ezagutzen,
eta halarik ere, bera neurtzeko eta kuantifikatzeko moduak topatzen ditugu beti.
Luzea edota laburra esanez definitu nahi dugunean, bere joanari buruz ari gara
mintzatzen. Egia da edozein zaldik baino arinago egiten duela ihes denborak,
baina burbuila handi bat da non dena kondentsa daitekeen.
Zer pentsatuko du bestela, Alex Txikon
alpinistak? Duela hilabetea atera zen etxetik Nanga Parbat mendia igotzen
saiatzeko, eta denboraren ordu, egun eta aste hauen guztien ostean, aldapan
gora segitzen du, mendiari koskak janez, urratsez urrats, lepoa gorantz
tinkaturik, tontor eskuraezina non egongo ote den galdezka.
Harrigarria da batzuentzat gizakia nola tematu
daitekeen denbora-iragaite batean mendi bateko puntara igotzen, bere denbora
malapartatzen, lipar txiki bateko sentsazio ia estralurtarra azal osoan
kurritzeko. Batzuek hala bilatzen dute bizitasuna, bizitzaren arimari gorazarre
egiteko.
Datorren astean hilabetea egingo du kanpamentu
nagusira heldu zela. Orduz geroztik, 6.700 metrora arte igo da lagunekin,
oihalezko dendatxoak jartzeko, habia txiki bat osatzeko izotz, elur eta haize
bortitzen menpe. Metro asko dute aurretik azken erpineraino heltzeko, eta
horregatik kirioak dantzan ibiliko dira, mendiaren apetak ez dituztelako
ezagutzen. Ez baitakite zenbaterainoko indarrez joko duten afrontuak ekarriko
dituen haizeek; ez baitakite zenbat metroko geruza osatuko duten atertu barik
jausiko diren elur-malutek; ez baitakite zenbaterainoko gogortasuna gordeko
duen izotz zahar labaingarri beltzak; ez baitakite, finean, denboraren
dimentsio berri horrek zer ekarriko dien.
Dena dela, zorteko eta asebete daude, eta
zorioneko ere bai, izan ere, Pakistango Nanga Parbat mendian, neguan eta Kinshofer
bidean, inoiz lortu den altuerarik garaiena baita eurek jarritako marka.
Baina
datozen egunotan, neguko eguraldi txarrak bere baldintzak ezarriko ditu
berriro. Neguaren mugak eta dimentsioak ere ez ditugu ezagutzen, ez baitago, denborarekin
gertatzen zaigun bezala, bera kuantifikatzeko modurik.2015/02/17
BIDEAN
Ondorengo
lotura honetan Alex Txikonek eta sokakideek orain arte Nanga Parbat mendian
lortutakoa laburtzen duen egunez eguneko kronologia irakur dezakezue. Argazki
batzuk ere ikusiko dituzue.
http://alextxikon.com/eu/orain-arte-egindako-lanaren-kronologia-laburpena/
http://alextxikon.com/eu/orain-arte-egindako-lanaren-kronologia-laburpena/
2015/02/12
2015/02/10
ALEXEK II. KANPAMENTUA JARRI DU
Alex eta lagunak II. kanpalekura heldu dira, eta beherago dagoen arren (6000 m), Kinshofer horma osoa zeharkatu dute. Animo mutilak!
2015/02/04
ALEX 2 KANP.
Alex Txikon gaur, camp 2 instalatzeta joango da. Nanga Parbat neguan igotzen lehenengo mendizalea izan nahian dabil.
Hiru egunez urratsa zabaltzen jardun ostean, larunbatean, azkenean,
Alex Txikonek, Ali ‘Sadpara’k eta hirukote iraniarrak (Mahmood Hashemi, Iraj Maani eta Reza Bahadorani) I kanpalekuan deposito bat uztea lortu zuten, 5.050 metroko altueran.
2015/02/03
JAINKOSA TURKESA
JAINKOSA TURKESA. Oinak lainoen gainetik eta izarrak
eskuetatik gertu. Cho Oyu mendira eginiko igoera baten kronika. Pedro Garcia,
Xabier Urrate eta Oier Plazaola mendizaleek grabatutako irudiak, zortzimilako
mendi baterako igoera eta jaitsiera erakusten dituztenak.
Hemen duzue bideo ederra.
ALEX: 1. KANPAMENTUA
Txikonek aurre egin dio elurtzari, eta 1. kanpamentua montatu omen du.
Info guztia Barrabesen duzue.
Info guztia Barrabesen duzue.
2015/02/02
Suscribirse a:
Entradas (Atom)