2015/12/02

NEGUAN

Alex Txikonek 'Nanga Parbat 2016 Neguko Espedizioa' aurkeztu du 


Lemoako alpinista Nanga Parbat-era (8.126m) itzuliko da, oraindik neguan eskalatu gabeko bi zortzimiletako batera, iaz bertan eginiko lana borobiltzera. Ali ‘Sadpara’ (Pakistan), Daniele Nardi (Italia) nahiz Janusz Golab (Polonia) izango ditu sokalagun, eta denen artean ‘Mendi Hiltzailea’ ezizenaz ezaguna den menditzarraren tontorra zapaltzen ahaleginduko dira, aurrenekoz urtarorik hotzenean.

Abenturari lehenago ekingo diote ordea. Hain justu, datorren ostegunean, abenduak 4, abiatuko dira Argentinako Andeetara bertan aklimatazio fasea osatzeko. Pakistaneranzko hegaldia abenduaren 22an hartuko dute.



No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK