BABESLEAK

BABESLEAK

2015/10/07

ALEX NANGARA

Alex Txikon alpinista lemoarra Nanga Parbat (8.126m) mendira itzuliko da neguan; bere hitzetan, “joan den urtean egindako lana hobetzera”.
Ali ‘Sadpara’ pakistandarraz eta Daniele Nardi italiarraz gain (biak hala biak iazko sokalagunak), Janusz Golab poloniarra eta Ferran Latorre kataluniarra ere ariko dira Txikonekin batera.

Abendu bukaeran abiatuko dira Pakistanerantz, eta espedizioa otsaila amaiera arte luza daitekeela aurreikusten dute. Diamir isurialdeko Kinshofer bidetik helduko diote 8.126 metroko erronkari aurten ere. Gogoratu Nanga Parbat dela neguan sekula eskalatu gabeko 8.000 metrotik gorako bi mendietako bat, K2rekin batera (8.611m).


No hay comentarios: