2015/01/28

NANGA PARBATEKO BEHE KANPALEKUAN

Alex Txikon, Nanga Parbateko behe kanpalekuan daude iragan urtarrilaren 25az geroztik. Eguraldia eta Lemoako alpinistaren osasuna (Chilaaseko geldialdiaz geroztik sabeleko gaitzak ez dio atsedenik eman) noiz hobetuko zain dago taldea ganoraz lanean hasi ahal izateko.

Islamabadetik urtarrilaren 20an abiatu eta Karakorum Highwaya poliziek eskoltatuta osatu ostean, Alex Txikon eta bere laguntza taldea urtarrilaren 21eko eguerdi aldera iritsi ziren Chilaas herrira, asteazkenean. Hain justu, bertan elkartu ziren Ali ‘Sadpara’ eta Muhammad Kan espediziokide pakistandarrekin. Chilaasen egindako bi eguneko geldialdiak betebehar burokratikoak kitatzeko balio izan zuen batetik (bisita turismo ordezkariari eta bisita polizia buruari), baita kargekin eta zamalariekin lotutako guztia  konpontzeko, eta baita gaixotzeko ere: orduz geroztik, sabeleko minak nahiz goragaleak ez diote atsedenik eman Txikoni. Gaitzak nabarmen zaildu dio behe kanpalekura arteko hurbilpen ibilaldia, baina laster osatzea espero du. Izan ere, honako hau ez da, inondik inora, Pakistanen halako zerbait nozitzen duen lehenengo aldia, eta jakin badaki egun batzuetan garbi jan eta pazientziaz jokatzea besterik ez zaiola geratzen.


No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK