2012/10/30

NUPTSE BUELTA

Hedabideen aurrean azaldu dira hiru mendizaleak (Iñurrategi, Vallejo Eta Zabalza) Nepaletik bueltan, eta tontorrera heldu ez diren arren pozik itzuli dira izandako esperientziarekin. Azaldu dutenez “jabetu ginen arriskua oso handia izan zitekeela eta hortaz argi ikusi genuen bigarren saiakera egiteko aukerarik ez geneukala”.
Espedizioaren babesleek (BBK, Naturgas eta Basque Team-ek) oso positibotzat jo dute esperientzia, kontutan hartuta behin baino ez dela egin saiatutako bidea eta inoiz ez alpetar erara.
Alberto Iñurrategik egin zuen igoeraren kontakizuna eta bere ustetan une erabakigarria heldu zen “faktore asko batera kontran genituela konturatu ginenean: haize bortitza, pendiza ikaragarria, argi ordu gutxi, 35-40 gradu azpiko tenperatura, nekea, jaitsieraren zailtasuna. Guzti honekin ezin genuen kalkulatu behar bezala jaisteko beharko genuen denbora”.

Argal etorri dira, hori bai!

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK