2012/03/12

EGUZKIAK BEROTUKO

Louis, Günther, Gerfried eta hirurok.

Munduko izkina batean begiak iltzatuta izan naiz egun hauetan. Karakorumeko mendi kate eternoan lagun bat baitaukat, muga fisiko zein psikologikoak apurtu nahian, aztertu nahian, mendi-pastel erraldoi baten bolatxo gorri goxoa dastatu nahian.
Bai, egun hauetan urduritasuna zabaldu da gure artean: joan den ostegunean, Alex Txikonek Hidden Peak mendi erraldoiaren egoerari ekin baitzion, lagunak gorako bidea hartuta zeukatenean. Hala, bigarren kanpamenturako bidea era bakarrean egin zuen lagunen bat topatu zuen arte, tontorrerako ekinaldia babesean egiteko asmoz.
Bere aurrean, Gerfried, Nisar eta Cedric lagunak joan ziren, jainko guztiek emandako motibazioarekin gorainoko puntu hura zapaltzeko irrikan, urrats bat beste baten aurrean jarrita, indartsu. Baina ordu batzuk lehenago, bide “normaletik” joandako poloniar batzuek lortu zuten Hidden Peak-eko lehen neguko igoeraren balentria (-50º gradutan).
Ordu zuriak ziren eurenak, eta hemen, geureak berdinak, informazio gutxi baitago horrelako trantzeetan. Baina ezin burutik kendu zein nekagarria eta mingarria izan behar duen horrelako igoera bat negu gorrian egitea. Zein gorputz mende lotuko zaizun, jan eskasiarekin, zure barruak berotzeko dagoen bitarte ahulekin. Hotzak janda zaude milimetro bakoitzean, zure azalean zein kurritzen ari zaren lurraren azal horretan. Baina hala izanik ere, barruko intentsitate batek zaramatza gorantz, Alex bera eraman zuenaren antzekoa, berearekin batera beste mila amets zabaltzen zirelarik.
Aldiz, zortea ez dago beti gure aldeko, eta Alexek amore eman behar izan du gogorraren aurrean.
Ordu zuri horiek luzatu dira. Goian dabiltza lagunak, galduta ezin bizitzari eutsiz! Esperantza ez da galdu behar, indartsuak dira oso. Go Gerfried, go!

No se sabe nada de Gerfried Göschl, Cédric Hählen y Nisar Hussein desde el viernes a mediodía, cuando Álex los vio a unos 200 m de la cumbre. El tiempo ha empeorado notablemente durante el sábado y la visibilidad es muy reducida. Los helicópteros no han podido llegar al campo base. La previsión del tiempo es mala.
Toda la fuerza es para vosotros.

No hay comentarios:

BABESLEAK

BABESLEAK