
Ezaugarri eta estrategia desberdinak izan zituzten bi espedizioek. Amundsenek eta haren kideek zakur leren laguntzarekin osatu zuten zeharkaldia; Scottek, berriz, zaldi mongoliarrak aukeratu zituen. Animalien aukeraketa izan zen giltzarrietako bat. Zakurretako batzuk hego polora iritsi aurretik sakrifikatu zituzten norvegiarrek, eta haragia itzulerarako gorde zuten, biltegietan. Scotten zaldiek jatekoa gainean zeramaten, eta zama gehiago eramateak elurretan hondoratzea zekarren. Pixkanaka, zaldiak hil egin ziren, eta haien ondotik espediziokideak, Scott tartean.
“Scott kapitainaren azken anotazioak”
OSTEGUNA, martxoak 22.
Ekaitza ez da baretzen. Wilson eta Browers-ek ezin izan dute depositurantz aurreratu. Bihar azkeneko ahalegina. Ez daukagu batere konbustiblerik, eta janaria behin edo bi alditarako bakarrik. Naturalak izatea erabaki dugu. Depositurantz jarraituko dugu eta bidean hilkogara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario