Zalantza
eta deliberazio orduen ostean, azkenean hasierako planari eustea erabaki eta,
aurtengo baldintzak kaskarrak diren arren, Alex Txikon buru duen taldeak
Kinshofer bidean gora ekingo dio bihartik aurrera, 2K (6.100m) jomugan. Orain
bi egun, Txikonek, 'Sadparak' eta Nardik saio txiki bat egin zuten bi orduz
glaziarean gora, 5.200m arte, Mummary Ridge bidearen egoera, honen arrakalak
nahiz serac fronteak bertatik bertara aztertzeko, balizko alternatiba gisa;
baina baztertu egin dute. Iazko esperientzia eta segurtasunaren aldeko apustua gailendu da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario