Hamabi egun mendian lanean, hiru
gau 1Kn (4.800m), beste lau gau 2Kko errepisa eskasean (6.100m), eta guztira
2.500 metro soka baino gehiago (ia 200 kilo) hara gora arte igota nahiz bidean
zehar fijatuta, 3Kra arte (6.700m).
Lerroak muntatuta (tarteka lerro
bikoitzak), bidea 3Kra arte (6.700m) ekipatuta, hara gora material/janari/gas
nahikoa igota eta altueran hainbat gau pasata, nazioarteko kordada harro dago
orain arte egindako lanaz; euren burua prest eta indartsu sentitzen dute tontor
saiakerari heltzeko eguraldiak beste aukera bat eman bezain pronto.
No hay comentarios:
Publicar un comentario