2016/12/28
2016/11/28
2016/11/16
2016/11/14
2016/11/08
2016/11/02
JUNKO
Azaroan izan zen, baina duela dozena bat urte. Garai hartan,
BBK-k antolatzen zuen Mendi Astea
Euskalduna Jauregian, eta garai epiko eta erromantikoetako pisuzko protagonistak
etortzen ziren. Arratsalde batean hantxe izan ziren Edurne Pasaban eta Juanito
Oiartzabal ere, Al filo de lo imposible
saioko zuzendaria zen Sebastian Alvarorekin batera. Hitzaldia amaitutakoan
lagun guztiak bildu ginen bazter batean entzundakoa komentatzeko eta ahaztuta
geneukan besarkadaren bat emateko ere. Hantxe egokitu zitzaidan, nire ondoan,
emakume japoniar txiki bat. Elkarri begiratu eta “hello” esan nion, berak
buruarekin kortesiazko keinua egiten zidan bitartean. Berriz begiratzean “I´m
Junko” esan zidan. Neuronen arteko sinapsia lehertu zen nire buruan: “Junko?
Junko Tabei?”, nik flipaturik, eta berriz, buruaren keinuaz batera, “bai”,
berak.
Apaltasuna eta lasaitasuna zerizkion Everest mendia eskalatu zuen lehen emakume
aitzindari haren begiradari, eta hala gogoratzen dut nik bederen, minbiziak
eraman duen aste honetan.
Unibertsitatean zegoela Japoniako Ladies Climbing Kluba
antolatu zuen, eta 1970ean, Annapurna III (7.555 m) igo zuen linea berri
batetik. Bost urte geroago, Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zuten hura,
eta Nepalek 15 emakumeren espedizio bati Everest altuena eskalatzeko baimena
luzatu zion. Ez zen espedizio erraza izan. Elurrolde batek kanpamentu bat
arrasatu zuen, baina arazoak arazo, zorioneko eguna heldu zen, eta Ang Tshering
sherparekin batera, 1975eko maiatzean, punturik gorenera zapaldu zuen Junkok. Lehen
gizonak munduko mendirik altuena zapaldu eta 22 urte beranduago, Everestera igo
zen lehen emakume bilakatu zen.
Harrezkero, bere bizitza eta mendia ezinbestez uztartu ziren,
eta munduko herrialde bakoitzeko mendirik altuena igotzeari ekin zion. 2008ra
arte (proiektua abandonatu behar izan zuen unean), munduko 56 herritako
tontorrik garaienak eskalaturik zituen.
Duela lau urte minbizia diagnostikatu zitzaion, baina
halarik ere, uda honetan Fuji mendian izan zen azken aldiz. Bizitza eta mendia,
eskutik.
2016/10/26
2016/10/10
ZERAS MUTANTEA
Gizakiaren boterea neurtezina da. Sufrikarioari aurre
egiteko makinak gara, buruz eta gorputzez, arimaz eta giharreriaz. Aspaldian
ezinezkoa zirudiena, gaur eguneko erronka bilakatzen da energia estratosferikoa
duten gizaki apur batzuentzat. Egunetik egunera, ultramaratoi ezinezkoak,
kilometro luzeetako lasterketa gogor eta suntsitzaileak, itsas-zeharkaldi itogarriak,
mendi eskalada arin eta boteretsuak egiteko gaitasuna badugula deskubritzen ari
gara. Gizakiak ez du neurririk munduko espaziorik arrotzenetan ibiltzeko, ez
eta dimentsio horietan bere burua neurtzeko beldurrik ere.
Kilian Jornetek Everest mendia korrikan edo modurik eta
arinenean igo nahi zuen uda honetan, eta eguraldi aldrebesak atzera bota badu
ere, berriz saiatuko dela esan du. Hurbilago etorrita, gurean ba ote dugu
ahalmen fisiko ikaragarria erakusten duten euskal kirolaririk? Bada, bai.
Alberto Zerain “Zeras” gasteiztarra da horietako bat.
Aste honetan munduko mendirik altuenetako bateko gailurrean
izan da: Manaslu (8.163 m). Handienen bilduma polita burutzen ari da Zeras,
azken hau bere bederatzigarren zortzimilakoa izan baita. Bere lehen espedizioan
Everest igo zuen, eta hala, tontor horretan lehen arabarra bilakatu zen. Ostean
Makalu, Lhotse, Gasherbrum I eta II, K2, Kangchenjunga eta Dhaulagiri (joan den
udaberrian) kateatu zituen, eta kasu guztietan azken kanpamendurik jarri gabe,
edota bakarrik gorako ahaleginetan. Hamalau horietarik Broad Peak, Nanga
Parbat, Shisha Pangma, Cho Oyu eta Annapurna faltako zaizkio lorearen petalo
guztiak lortzeko.
Manaslun erakustaldi bikaina egin du. Mendiari linea berri
batetik mokoka hasi zitzaion, baina elurtza handiek desagerrarazi zituzten
goian paraturiko denda eta barruko material guztia. Bi eguneko atsedena hartu
eta bide normaletik ekin zion gero. Hiru egunetan egin du joan-etorria. Luze jo
zuen azken erpinerainoko bultzadak, eta ia eguzkia ostentzen hasia zela heldu
zen azken punturaino, haize bortitz eta hotz handiarekin. Albertoren boterea
neurtezina da, eta bera alturan bizitzeko gizaki mutantea. Zorionak!
2016/10/05
2016/10/04
2016/09/13
2016/07/14
HORTIK GORA
WOPeak taldea, Juan Vallejo, Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategi, GII mendiko gailurrera 1975ean frantsesek irekitako bidetik abiatuko dira modu alpinoan. Animo!
1975 (S Ridge-E Ridge) Marc Batard eta Yannick Seigneur.
2016/06/07
WOPEAK
Abian da
WOPeak egitasmoaren zortzigarren etapa. Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta
Mikel Zabalzak osatutako taldeak
plana zabalik
dutela abiatuko dira, baina hainbat
aukera
aztertuak dituzte jada. Hauek dira horietako batzuk:
1. G‐II
eta G‐I gailurrak kateatzea, zeharkaldian (BKra jaitsi
gabe).
2. G‐I
igotzea bi ibilbide konbinatuz.
3. G‐II
oso ezohiko bide batetik igotzea (1975eko bide frantziarra).
2016/06/06
2016/06/01
2016/05/23
2016/05/19
ALBERTO MAKINON!
ALBERTO ZERAIN ALCANZA LA CIMA DEL DHAULAGIRI (8.167
metros) y se la dedica a Juanito Oiarzabal su compañero de cordada tras 10
horas de escalada desde el campo 3.
2016/05/18
2016/05/16
ZERAIN TONTORRERA, JUANITO GAIXORIK
Alberto Zerain inicia el ataque a cima del Dhaulagiri y Juanito Oiarzabal se recupera en el campo base de un principio de neumonía.
2016/05/12
2016/05/02
2016/04/29
2016/04/25
2016/04/18
2016/04/14
2016/04/11
LIBURUA
Nepaleko Manaslu treking-ean, Darmashala herritik heldu zait irudia. Gorka eta Naroa handik dabiltza. Mila esker.
2016/04/04
2016/03/09
2016/02/29
TONTORREKOAK
Oso gogorra izan dela esan dit Alexek. Sudurra erdi beltz ekarriko du. Baina puntakoa itzela izan omen zen. Hotzegia, hori bai. Hantxe izoztu egin zela dio, Mororen zain.
Bere orrian duzue info guztia.
2016/02/26
ALEX, SIMONE ETA SADPARA GAILURREAN!!!!!
15:37 (Pakistango ordua). TONTORREAN! Konfirmazioa jaso berri dugu walkie bidez: Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro NANGA PARBAT (8.126m) gorenera heldu dira AURRENEKOZ NEGUAN! Tamara Lungerbeherago geratu da. 4Kn (7.200m) igaroko dute gaua, eta bihar BKn bueltan izatea espero dugu. Orduan bai, NANGA PARBATEN LEHENENENGO NEGUKO IGOERA osatua izango dute. Zorionak egindako lan bikainagatik!
2016/02/24
2016/02/22
NANGA DEFINITIBOA
Badirudi
azkenean heldu dela amestutako leihoa, behin betikoa, ziurrenik, dena ondo
badoa eta gorputzek egoki erantzuten badute, Txikon, Sadpara, Moro eta Lunger-i
neguan inoiz eskalatu gabeko Nanga Parbat honetan beren tontor saiakera
abiatzeko aukera emango diena. Oraindik ilun zenean atera dira BK honetatik,
gaur goizeko 5:30ean, zuzenean 2Krantz (6.100m).
2016/02/16
NANGAN GORA
Txikon,
Sadpara, Moro eta Lunger 2K-ko (6.100m) denda barruan, Ordu luzeak izan dira
goizeko 5:30ean BK-tik (4.200m) abiatu direnetik. Haizeak ez badu okerrera
egiten, bihar 3Kra (6.700m) heltzen saiatuko dira.
2016/02/09
2016/02/02
2016/01/27
2016/01/25
EGURRRRRRE TXIKON!
Hamabi egun mendian lanean, hiru
gau 1Kn (4.800m), beste lau gau 2Kko errepisa eskasean (6.100m), eta guztira
2.500 metro soka baino gehiago (ia 200 kilo) hara gora arte igota nahiz bidean
zehar fijatuta, 3Kra arte (6.700m).
Lerroak muntatuta (tarteka lerro
bikoitzak), bidea 3Kra arte (6.700m) ekipatuta, hara gora material/janari/gas
nahikoa igota eta altueran hainbat gau pasata, nazioarteko kordada harro dago
orain arte egindako lanaz; euren burua prest eta indartsu sentitzen dute tontor
saiakerari heltzeko eguraldiak beste aukera bat eman bezain pronto.
2016/01/21
2016/01/18
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
BABESLEAK
