Atzo abiatu zen Txikon Bilbotik Islamabaderantz, Nanga
Parbat handiaren bila. 8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren garaiena
da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko
muturrean kokatua, neguan eskalatu gabe geratzen diren bi zortzimiletako bat
daK2arekin (8.611m) batera.,
“Nanga Parbatera hurbiltzen naizen lehenengo aldia izango
da eta Diamir aldetik saiatu nahi dut. Hala ere, bidearen behin betiko erabakia
han hartuko dugu. Baliteke Kirshoffer bidetik ahalegintzea, edo agian Messner
bidetik; baldintzak lekuan bertan ikusi nahi ditut. Errepide-bidea eta
ondorengo hurbilpen ibilaldia osatuta, datorren aste amaieran behe kanpalekura
iristea aurreikusten dugu, eta lehenbailehen horman lanean hastea. Muhammad Ali
‘Sadpara’ (Sadpara herrikoa) eta Muhammad Kan (Macholu herrikoa) kide eta
lagunekin batera ariko naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario