2015/09/16

CHAMLANG

Alberto, Juan eta Mikel hirukotearen asmo berria: Chamlang (7319m) iparraldetik. Zorte on!

2015/09/10

THALAY II

Aurreikusi zutena baino mantsoago aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko dute: “Orain gure eskuinerantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, tontorreranzko azken 500 metroei helduko diete alpetar estiloan.

2015/09/02

THALAY SAGAR

Dena hastear dago. Materiala garraiatu dute beheko glaziarrean zehar. Laster eskalada hasiko da. Animo Txikon eta konpañia!!
Thalay-ri buruz, dena hemen.

2015/09/01

2015/07/16

20 URTE. SATOPANTH

Atzo, 20 urte bete ziren. Satopanth mendia igo nuen. Nire lehen 7000koa.


2015/07/13

K2n

Bai K2n, abalantxa ikaragarria egun hauetan.

BABESLEAK

BABESLEAK