Aurreikusi zutena baino mantsoago
aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay
Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren
oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean
Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide
beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko
dute: “Orain gure eskuinerantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek
ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela
kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, tontorreranzko azken 500 metroei helduko
diete alpetar estiloan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario