Alex
Txikonek 'Nanga Parbat 2016 Neguko Espedizioa' aurkeztu du
Lemoako
alpinista Nanga Parbat-era (8.126m) itzuliko da, oraindik neguan eskalatu
gabeko bi zortzimiletako batera, iaz bertan eginiko lana borobiltzera. Ali
‘Sadpara’ (Pakistan), Daniele Nardi (Italia) nahiz Janusz Golab (Polonia)
izango ditu sokalagun, eta denen artean ‘Mendi Hiltzailea’ ezizenaz ezaguna den
menditzarraren tontorra zapaltzen ahaleginduko dira, aurrenekoz urtarorik
hotzenean.
Abenturari
lehenago ekingo diote ordea. Hain justu, datorren ostegunean, abenduak 4,
abiatuko dira Argentinako Andeetara bertan aklimatazio fasea osatzeko.
Pakistaneranzko hegaldia abenduaren 22an hartuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario