Alex
Txikon alpinista lemoarra Nanga Parbat (8.126m) mendira itzuliko da neguan; bere
hitzetan, “joan den urtean egindako lana hobetzera”.
Ali
‘Sadpara’ pakistandarraz eta Daniele Nardi italiarraz gain (biak hala biak
iazko sokalagunak), Janusz Golab poloniarra eta Ferran Latorre kataluniarra ere
ariko dira Txikonekin batera.
Abendu
bukaeran abiatuko dira Pakistanerantz, eta espedizioa otsaila amaiera arte luza
daitekeela aurreikusten dute. Diamir isurialdeko Kinshofer bidetik helduko
diote 8.126 metroko erronkari aurten ere. Gogoratu Nanga Parbat dela neguan
sekula eskalatu gabeko 8.000 metrotik gorako bi mendietako bat, K2rekin batera
(8.611m).
No hay comentarios:
Publicar un comentario