2015/09/30
2015/09/23
THALAY SAGAR BIDEOA
Alex
Txikonen Facebook perfilean 'Thalay Sagar 2015' espedizioko une onenetako
batzuk biltzen dituen bideoa argitaratu da.
https://www.facebook.com/alex.txikon.5
https://www.facebook.com/alex.txikon.5
2015/09/21
ASKATASUNAREN TAUPADA
Txus Lizarraga, Adrian Legarra,
Ekaitz Maiz, Felix Criado, Daniele Nardi eta Alex Txikonek osatutako taldeak
amaitutzat eman du ‘Thalay Sagar 2015’ espedizioa. Gailurrik lortu ez dutenez,
helburua ez dute betetzat jotzen, baina egindako lanarekin kontent itzuli dira:
bide alemaniarraren eskuinaldera, mendiaren Ipar-Mendebaldeko Pilarean, bide
berri bat zabaldu dute: Askatasun Taupadak 700m+ 520m M5/6, A3, WI4+.
2015/09/16
2015/09/10
THALAY II
Aurreikusi zutena baino mantsoago
aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay
Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren
oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean
Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide
beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko
dute: “Orain gure eskuinerantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek
ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela
kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, tontorreranzko azken 500 metroei helduko
diete alpetar estiloan.
2015/09/02
THALAY SAGAR
Dena hastear dago. Materiala garraiatu dute beheko glaziarrean zehar. Laster eskalada hasiko da. Animo Txikon eta konpañia!!
Thalay-ri buruz, dena hemen.
Thalay-ri buruz, dena hemen.
2015/09/01
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
BABESLEAK
