5.300 metrotara heldu direnean buelta ematea erabaki dute:
“Lehen erabat izoztuta ekipatu eta eskalatu genuen pala, Kinshoffer horma
aurrekoa, elurrez gainezka topatu dugu gaur, gerriraino tarteka”, zioen
Txikonek irrati bidez. Ez zuten erabat ezinezkoa ikusten 2. kanpalekura
(6.100m) heltzea baina, iristekotan, indarrak xahututa egingo zuten eta,
beharbada, beranduegi izango zen bertan ezarria duten denda elur azpitik
ateratzeari ekiteko.
Zailtasunez aparte, arriskuak ere eraman ditu erabaki hau
hartzera. “Atzo, bidean ginela, zenbait elur-jausiren lekuko izan ginen,
halakoen hondarrak ere ikusi genituen eta, egia esan, gaur ere ez dugu terrenoa
erabat seguru ikusi”.
Horrenbestez, eskalatzaileak Behe Kanpalekuan dira jada,
eta bertan itxarongo dute terrenoaren baldintzak hobetu ez ezik, eguraldiak ere
beste aukera bat eman arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario