Hala ere, izan dudan deshidratazioa jasangaitza izan da, eta kanpamentu nagusirainoko orduetako paseoak oso nekagarriak gertatu zaizkit, indarrak erabat flakaturik bainengoen.
Dena den, gaur egun berezia izan da espedizioaren lehen zatia amaitutzat eman daitekeelako, mendiaren oinetan baikaude, eta errekuperazioa aurrera doalako.
Gaur lehen zati hori egin dugu eta etxetik atera ginenetik dozena bat egun iragan badira ere, orain barneko energia, eta giharduraren indarrak tinkatzeko eta probatzeko tenorea heldu da.
Hor aurrean Hidden Peak dugu eta atzean utzi ditugu K2, Broad Peak eta Chogolisa. Baltoro Kangri mendi arriskutsuak ere itzala egiten dit bere tontorrera so egin nahi badut eta Sia Kangri mendi zorrotz eta ederrak agur egiten dit Indiako mugatik (hemen ejertzitoaren destakamendu bat dago muga ikusiezin hura jagon nahian).
Hori guztia ikusi ahal izan dugu, hilabete baterako gure etxea izango den kanpamentu nagusi honetara heldu bezain pronto. Gero, harriak mugitu, izotza apurtu, eta ahalik eta toki lauena eraiki gure dendatxoa ipintzeko. Denda jarri ostean, arropak atera, materiala antolatu eta ia etxetik ekarritako janari guztia onik heldu ote den ere begiratu. Gaur txorizoa eta urdaiazpiko gozoa dastatuko dugu hemen gaudela ospatzeko. Bihar ere atseden eguna eta etzi mendirako bidea aztertzera eta altura hartzera joango gara glaziarretik gora.
Días duros durante la marcha de aproximación al campo base del Hidden Peak. La fiebre, diarreas persistentes y una inusual necesidad de vomitar todo lo que comía han hecho de estos días algo difícil de describir con palabras.
A pesar de la deshidratación y la falta de energía, los lugares por los que hemos caminado son increíblemente bellos. El glaciar del Baltoro nos trasporta cerca de montañas tan emblemáticas como el K2 o el Broad Peak, y es este mismo glaciar el que nos ha traído hasta el campo base de los Gasherbrums, donde hemos instalado la pequeña tienda que será nuestra casa para los próximos treinta días.
1 comentario:
Aupa Juanra.
Zer mutil argaltzeko dieta berezia edo Bakiora bueltzen zarenerako operacion bikini egiten.
Orain ahal duzun urdaizpiko txorizo eta panzeta guztia jan eta berreskuratu indarrak gailurrera heltzeko.
Aupa komandante este Juanrra que te tiene de enfermero.
Un fuerte abrazo a todos.
Publicar un comentario