2016/11/28
2016/11/16
2016/11/14
2016/11/08
2016/11/02
JUNKO
Azaroan izan zen, baina duela dozena bat urte. Garai hartan,
BBK-k antolatzen zuen Mendi Astea
Euskalduna Jauregian, eta garai epiko eta erromantikoetako pisuzko protagonistak
etortzen ziren. Arratsalde batean hantxe izan ziren Edurne Pasaban eta Juanito
Oiartzabal ere, Al filo de lo imposible
saioko zuzendaria zen Sebastian Alvarorekin batera. Hitzaldia amaitutakoan
lagun guztiak bildu ginen bazter batean entzundakoa komentatzeko eta ahaztuta
geneukan besarkadaren bat emateko ere. Hantxe egokitu zitzaidan, nire ondoan,
emakume japoniar txiki bat. Elkarri begiratu eta “hello” esan nion, berak
buruarekin kortesiazko keinua egiten zidan bitartean. Berriz begiratzean “I´m
Junko” esan zidan. Neuronen arteko sinapsia lehertu zen nire buruan: “Junko?
Junko Tabei?”, nik flipaturik, eta berriz, buruaren keinuaz batera, “bai”,
berak.
Apaltasuna eta lasaitasuna zerizkion Everest mendia eskalatu zuen lehen emakume
aitzindari haren begiradari, eta hala gogoratzen dut nik bederen, minbiziak
eraman duen aste honetan.
Unibertsitatean zegoela Japoniako Ladies Climbing Kluba
antolatu zuen, eta 1970ean, Annapurna III (7.555 m) igo zuen linea berri
batetik. Bost urte geroago, Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatu zuten hura,
eta Nepalek 15 emakumeren espedizio bati Everest altuena eskalatzeko baimena
luzatu zion. Ez zen espedizio erraza izan. Elurrolde batek kanpamentu bat
arrasatu zuen, baina arazoak arazo, zorioneko eguna heldu zen, eta Ang Tshering
sherparekin batera, 1975eko maiatzean, punturik gorenera zapaldu zuen Junkok. Lehen
gizonak munduko mendirik altuena zapaldu eta 22 urte beranduago, Everestera igo
zen lehen emakume bilakatu zen.
Harrezkero, bere bizitza eta mendia ezinbestez uztartu ziren,
eta munduko herrialde bakoitzeko mendirik altuena igotzeari ekin zion. 2008ra
arte (proiektua abandonatu behar izan zuen unean), munduko 56 herritako
tontorrik garaienak eskalaturik zituen.
Duela lau urte minbizia diagnostikatu zitzaion, baina
halarik ere, uda honetan Fuji mendian izan zen azken aldiz. Bizitza eta mendia,
eskutik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
BABESLEAK
