
2012/03/21
ALEX
Suerte apur batekin, Alex gaur helduko da Skardura. Hala ere, bere bila etorriko den helikopteroak beste bira bat emango du menditik, Gerfried eta konpainiaren bila. Gerfried anaia etorri da mendiaren oinetaraino. Atzo egin nuen berba beragaz eta hortik irteteko gogo itzela zeukan. Ospa!!
"Además de la evacuación de Alex, nos han informando de que se va a realizar un segundo vuelo de búsqueda de los tres desaparecidos. Así, sobrevolarán dos helicópteros, de manera que se pueda cubrir y supervisar todo el Gasherbrum I. Nos consta que en el vuelo irá Wolfang Göschl, hermano de Gerfried Göschl. Lo que aún no sabemos es si el helicóptero recogerá antes a Alex, de manera que también podría participar en las tareas de búsqueda, ya que conoce perfectamente la ruta que pudieron seguir sus tres compañeros."

2012/03/19
2012/03/15
SAD NEWS

http://www.explorersweb.com/everest_k2/news.php?id=20713
No hay nada más.
2012/03/14
EZER EZ
Alexekin hitz egin dut gaur goizean. Alpinista pakistandarrak gora joan dira eta 2. kanpamenturaino heldu ere bai. Hantxe ez dute ezer ere topatu. Haize bortitzak dena eraman du. Ez dago kanpamenturik ez eta lagunen arrastorik ere. Alexek, izozketek eragindako babak ditu behatzetan. Hortik irten beharko litzateke arineketan. Gerfried-en anaia omen dago harako bidean.
He hablado con Alex. Me ha dicho que los alpinistas pakistaníes han llegado hasta el campo 2. No hay rastro de nada ni de nadie. El viento bestial, se ha llevado todo vestigio de esperanza.

2012/03/13
ESPERANTZA

Atzo egin nuen berba Alexekin. Oso triste dago, lur jota. Hantxe egon gurako neuke, besarkatzeko eta ahal den heinean laguntzeko. Gerfried, non zaudete?
En el campo base del Gasherbrum 1 se viven momentos muy duros ante la falta de noticias de Gerfried Göschl, Cedric Hählen y Nissar Hussein, a quienes se vio por última vez relativamente cerca de la cima.
Los alpinistas pakistanís Shaheen y Abbas han llegado al campo 1, y mañana iran hacia el campo 2. Los helicopteros tampoco han podido llegar hoy. Lo intentaran mañana.

Alex Txikon se encuentra en el Campo Base. Tiene algunas congelaciones leves en los dedos de los pies y la nariz, pero nada grave. Está siendo tratado en el campamento militar. (Desnivel)
2012/03/12
EGUZKIAK BEROTUKO

Munduko izkina batean begiak iltzatuta izan naiz egun hauetan. Karakorumeko mendi kate eternoan lagun bat baitaukat, muga fisiko zein psikologikoak apurtu nahian, aztertu nahian, mendi-pastel erraldoi baten bolatxo gorri goxoa dastatu nahian.
Bai, egun hauetan urduritasuna zabaldu da gure artean: joan den ostegunean, Alex Txikonek Hidden Peak mendi erraldoiaren egoerari ekin baitzion, lagunak gorako bidea hartuta zeukatenean. Hala, bigarren kanpamenturako bidea era bakarrean egin zuen lagunen bat topatu zuen arte, tontorrerako ekinaldia babesean egiteko asmoz.
Bere aurrean, Gerfried, Nisar eta Cedric lagunak joan ziren, jainko guztiek emandako motibazioarekin gorainoko puntu hura zapaltzeko irrikan, urrats bat beste baten aurrean jarrita, indartsu. Baina ordu batzuk lehenago, bide “normaletik” joandako poloniar batzuek lortu zuten Hidden Peak-eko lehen neguko igoeraren balentria (-50º gradutan).
Ordu zuriak ziren eurenak, eta hemen, geureak berdinak, informazio gutxi baitago horrelako trantzeetan. Baina ezin burutik kendu zein nekagarria eta mingarria izan behar duen horrelako igoera bat negu gorrian egitea. Zein gorputz mende lotuko zaizun, jan eskasiarekin, zure barruak berotzeko dagoen bitarte ahulekin. Hotzak janda zaude milimetro bakoitzean, zure azalean zein kurritzen ari zaren lurraren azal horretan. Baina hala izanik ere, barruko intentsitate batek zaramatza gorantz, Alex bera eraman zuenaren antzekoa, berearekin batera beste mila amets zabaltzen zirelarik.
Aldiz, zortea ez dago beti gure aldeko, eta Alexek amore eman behar izan du gogorraren aurrean.
Ordu zuri horiek luzatu dira. Goian dabiltza lagunak, galduta ezin bizitzari eutsiz! Esperantza ez da galdu behar, indartsuak dira oso. Go Gerfried, go!
No se sabe nada de Gerfried Göschl, Cédric Hählen y Nisar Hussein desde el viernes a mediodía, cuando Álex los vio a unos 200 m de la cumbre. El tiempo ha empeorado notablemente durante el sábado y la visibilidad es muy reducida. Los helicópteros no han podido llegar al campo base. La previsión del tiempo es mala.
Toda la fuerza es para vosotros.
2012/03/09
ZORTE TXARRA
2012/03/08
GO,GO
Hemen duzue Alexen kokapena http://alextxikon.racetracker.es/
2012/03/02
BALTISTANGO LAGUNAK

Teknologia berriek ere badute bere alde ona, eta orain Google Maps eta Google Earth aplikazioekin Hushe bailara ikus genezake munduko edozein txokotan gaudela ere. Itzela da nondik ibili garen ikustea.
Baltistan y sus pueblos.
2012/03/01
AZKEN KARTUTXOAK
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
BABESLEAK
