BABESLEAK

BABESLEAK

2015/09/30

2015/09/23

THALAY SAGAR BIDEOA

Alex Txikonen Facebook perfilean 'Thalay Sagar 2015' espedizioko une onenetako batzuk biltzen dituen bideoa argitaratu da.
https://www.facebook.com/alex.txikon.5



2015/09/21

ASKATASUNAREN TAUPADA

Txus Lizarraga, Adrian Legarra, Ekaitz Maiz, Felix Criado, Daniele Nardi eta Alex Txikonek osatutako taldeak amaitutzat eman du ‘Thalay Sagar 2015’ espedizioa. Gailurrik lortu ez dutenez, helburua ez dute betetzat jotzen, baina egindako lanarekin kontent itzuli dira: bide alemaniarraren eskuinaldera, mendiaren Ipar-Mendebaldeko Pilarean, bide berri bat zabaldu dute: Askatasun Taupadak 700m+ 520m M5/6, A3, WI4+. 






2015/09/16

CHAMLANG

Alberto, Juan eta Mikel hirukotearen asmo berria: Chamlang (7319m) iparraldetik. Zorte on!

2015/09/10

THALAY II

Aurreikusi zutena baino mantsoago aritu izan badira ere, Alex Txikon buru duen taldea iritsi da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu honetara arte, baieztatu digutenaren arabera, 2004 urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dute gora; aurrerantzean, ordea, bariante berri batetik jarraituko dute: “Orain gure eskuinerantz egingo dugu –mendebalderantz–, haiek ezkerrerantz jo zuten”. Paretean beste hiru bat egun beharko dituztela kalkulatzen dute, ekipatzeko; ondoren, tontorreranzko azken 500 metroei helduko diete alpetar estiloan.

2015/09/02

THALAY SAGAR

Dena hastear dago. Materiala garraiatu dute beheko glaziarrean zehar. Laster eskalada hasiko da. Animo Txikon eta konpañia!!
Thalay-ri buruz, dena hemen.

2015/09/01