2015/03/16

HORRELAKOA

HEMENDIK

Gutxien espero duzunean zerbait gertatu ahal da, eta zure ametsa desegin daiteke.
Ze pena!!!
Kanpamentu nagusiarekin harremanetan ibili ginen arren, ezin izan genuen besterik egin. Okerreko bidea hartuta, eta geroko arazoek zapustu dute espedizioa. Ze pena handia!!!

2015/03/12

LAUGARRENERANTZ

Alex Txikon y sus tres compañeros de cordada han completado la tercera etapa en su ascensión invernal a la cumbre del Nanga Parbat (8.126m); hoy han dormido el C3 (6.700m), y en estos momentos escalan hacia el campamento 4.


2015/03/11

HIRUGARRENERANTZ

Alex Txikonek eta kideek 2. kanpalekuan pasa dute gaua. Eta orain hirugarren kanpamenturako bidean ari dira.
Animo Alex!!!


2015/03/09

HAN




BIGARRENEAN BAI!

Alex eta konpainiak tontorrerako bigarren saioari ekin diote. Lehen kanpamentura heltzeko egurra hartu dute, eta gaur bigarrenera joateko asmotan dabiltza.
Animo Alex!!!!!
http://alextxikon.com/eu/argia-ikusi-dugu-azkenean/  


2015/03/02

ALEX BERRIZ KANPAMENTU NAGUSIAN

5.300 metrotara heldu direnean buelta ematea erabaki dute: “Lehen erabat izoztuta ekipatu eta eskalatu genuen pala, Kinshoffer horma aurrekoa, elurrez gainezka topatu dugu gaur, gerriraino tarteka”, zioen Txikonek irrati bidez. Ez zuten erabat ezinezkoa ikusten 2. kanpalekura (6.100m) heltzea baina, iristekotan, indarrak xahututa egingo zuten eta, beharbada, beranduegi izango zen bertan ezarria duten denda elur azpitik ateratzeari ekiteko.


Zailtasunez aparte, arriskuak ere eraman ditu erabaki hau hartzera. “Atzo, bidean ginela, zenbait elur-jausiren lekuko izan ginen, halakoen hondarrak ere ikusi genituen eta, egia esan, gaur ere ez dugu terrenoa erabat seguru ikusi”.



Horrenbestez, eskalatzaileak Behe Kanpalekuan dira jada, eta bertan itxarongo dute terrenoaren baldintzak hobetu ez ezik, eguraldiak ere beste aukera bat eman arte.

BABESLEAK

BABESLEAK