BABESLEAK

BABESLEAK

2013/11/28

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL Aurkezpena

Hogeita zazpi herrialdetako 40 film, nazioarteko entzute handiko hainbat gonbidatu eta jarduera paralelo ugari izango dira aurtengo jaialdian. Egitarau oparo horren eskutik, 10 egunez mendiko eta abenturazko kirolen eta zinemaren hiriburu bihurtuko da Bilbo.
Jaialdia zabaltzeko lan aparta izango da: Reinhold Messner, alpinismoaren mito handienetako bat, leial erretratatzen duen behin betiko filma.
EGUNA: OSTIRALA, 2013ko azaroaren 29a ORDUA: 10:30
LEKUA: BILBOKO UDALEKO PRENTSA-ARETOA

Messner HD from Mendi Film Festival on Vimeo.

2013/11/21

“MESSNER” ALPINISMOAREN KONDAIRA

Bere nortasun konplexuari buruzko filmak zabalduko du Mendiko Zinema Jaialdiaren VI. edizioa, Euskalduna Jauregian. Messner, inoizko alpinistarik onena askoren iritziz, lehena izan zen 14 zortzimilakoak igotzen, Everest bakarrik eta oxigenorik gabe igotzen eta Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatzen, beste hainbat lorpenen artean. 1944. urtean jaio zen Italiako Tirolen, eta bere ibilbidean aldekoak eta kontrako sutsuak izan ditu betidanik. Mendizale izateaz gain, Berdeen ordezkari ere izan Europako Legebiltzarrean 104ko iraupena du Andreas Nickel alemaniarraren filmak, eta Messnerren lorpen handien irudiak eta protagonistari nahiz sokalagunei eginiko elkarrizketak josten ditu.