BABESLEAK

BABESLEAK

2013/09/27

ZORIONAK FERRAN

Zorionak Ferrakuti, makina!

2013/09/18

FERRAN

Ferran Cho-Oyuko lehen kanpamentuan. Animo Ferran!

2013/09/09

EZIN BURUTIK KENDU

Igor Svergun, Chung-Feng Yang,… Ez zaizkit burutik kentzen.
Urte dezente ematen duzu ilusioa dena amets bilakatzen, eta beste horrenbeste errealitate bihurtzen. Abagune hori heltzen denean, abentura eder baten aurrean zaudelako sentsazioa izaten duzu. Agian zure bizitzako unerik ederrenetakoak gozatzeko okasio izango duzu; agian inoiz ahaztuko ez dituzun hodeiertzik neurribakoenak ikusiko dituzu; agian bakea eta askatasuna zer diren jabetuko zara. Agian.

Himalaiarako espedizio bakoitza ametsa da, ilusioa da, bizipen ikaragarria, gizakiago egiten zaituen pertzepzio berezi bat; bizitza egoerarik basatienean, bizitza purua, nolazpait.

Horregatik, ezin dut burutik kendu Nanga Parbat mendiaren kanpamentu nagusian mendizale batzuekin gertatu den sarraski bortitza, hilketa programatua. Amets baten bila joan ziren eta heriotzaren haginkada hotza hartu dute. Lehen aldia da mendizale batzuen kontra horrelako atentatu planifikatua egin dela. Eta damu gaitzik, ez da azkena izango.

Duela urte bi zortzimilako honetara joateko aukera izan nuen, baina aro hartan ere kalapita dezente zegoenez (tartean Osama bin Laden hil zuten), toki hari bisita ez egitea ebatzi genuen, nahikoa arriskuri egin behar baitiogu aurre mendian bertan, herri bateko egoera sozio-politiko beldurgarrian sartzeko ere.

Beste urte batean ere handik agertu ginen, eta Islamabad hiriburuko hainbat taberna edo jatetxe bisitatu genuen, hiri horretan ibili ginen bitartean. Horietariko baten kontra, lehergailu kantitate hilgarriz, atentatu bat burutu zuten hurrengo urtean. Ez dakit libratu garela esan behar ote dugun, baina tristura eta inpotentziaren antzeko sentiera daukat honekin guztiarekin. Eta sentitzen dut Pakistan herriari eta hantxe ditugun lagunei, bolada luze baterako, agur esan beharko diegula. Tristuraz esan ere.

Alpinista horien egoera imajinatzean, esperpentoaren dar-dar moduko zerbaitek kurritzen du nire azala.

Horrexegatik, ez zaizkit burutik kentzen: Dmitry Konyaev, Badawi Kashaev, Peter Sperka, Anton Dobes, Ali Hussain, … , ez zaizkit burutik kentzen

2013/09/06

HIMALAIARA


Egun hauetan . lagun mendizale asko abiatu dira Himalaia aldera euren ametsen atzetik. Hala, Carlos Soria Shisha Pangmara joan da; Xavi Arias Manaslura, eta udaberriko egunak konpartitu nituen Ferran Latorre ere Cho-Oyura joan da. Berarekin Jorge Salazar elkartuko da seguru.
Ferranenak dira lerro hauek:
Hoy salgo de Barcelona para intentar el Cho Oyu. Ya estuve en el otoño de 2011, pero nuestro ataque a la cumbre quedó frustrado por un fuerte viento que en principio no estaba previsto.
Hace dos años, me daba cierta pereza intentar el Cho Oyu ya que no es uno de los ochomiles que consideraba por entonces de los más bonitos. Como buen catalán la estética me pierde y que una montaña sea bonita o no es un argumento de total trascendencia. Pero una vez llegué al Campo Base, debo reconocer que por un lado estaba equivocado -el Cho Oyu, o ”Diosa Esmeralda“, es un ocho mil de una belleza inequívocamente tibetana- y por el otro se confirmaba la teoría que sostengo desde hace tiempo: que por alguna razón que se nos escapa, y que algunos podrían atribuir al poder divino, los 14 ochomiles de la tierra son estéticamente preciosos, aunque cada uno de ellos por razones distintas.
Hoy tengo una sensación extraña porque es la primera vez que voy solo de expedición. Pero para dejar las cosas claras desde un principio y no caer en intencionadas tergiversaciones, decir que intentaré el Cho Oyu solo sería engañar a la gente, ya que comparto el permiso con seis alpinistas más que todavía no conozco y además en el Cho Oyu habrá otras expediciones. Pero en la montaña tengo la intención de ser autosuficiente y vivir por tanto la aventura un poco más solo que en otras ocasiones.
Como en el Lhotse, y como en buena parte de mis expediciones, no llevaré sherpas de altura pero tampoco quisiera alardear de no hacerlo, porque nuevamente esto sería decir una media verdad. No quisiera caer pues en estos silencios interesados, tan a menudo utilizados por otros, porque no explican que si bien es cierto que algunos alpinistas no llevamos sherpas para el uso personal, utilizamos indirectamente los sherpas de los otros como cuando por ejemplo abren toda la traza o fijan toda la línea de cuerda de la ruta. Es este un pequeño detalle que a menudo se obvia interesadamente y que en resumen, no deja de ser una manera de “llevar sherpas”, pero pagándolos los demás.
El caso es que voy solo, y que intentaré hacer una ascensión lo más ligera posible. Quizás no he entrenado todo lo que hubiera querido, pero parto con las fuerzas renovadas y con el impulso, aún más importante, que durante todo este verano vivido entre mar y montaña me han dado los amigos, familiares y sobre todo, Clara, Cora, Eira e Ivonne. Sin amor, nada verdadero puede salir bien."
Animo guztiei!