2013/03/19

LHOTSE eta NUPTSE

“ Porrota ez saiatzea da. Arrakasta zure etsipenaren erantzuna"

Hausnarketa zuekin bat eginez, konbidatu nahi zaitut datorren astelehenean, martxoak 25a, eguerdiko 11.00tan, Azkue Fundazioaren egoitzan eskeiniko dudan prentsaurrekora. Bertan, nire abenturakide diren Juanra Madariaga Eta José Carlos Tamayorekin batera, gure hurrengo expedizioaren berri emango dizuegu. Bizkaia Gailurretan (Lhotsera euskaraz) deituriko erronka honek Nuptse (7.861 metro) ta, batez ere, Lhotse (8.516 metro) mendietako gailurrak ditu helburu.

2013/03/13

LHOTSE 8.501 m

Hauxe izango da udaberrirako plana: Lhotse mendia igotzea. Alex Txikon, Jose Carlos Tamayo eta hirurok osatuko dugu tripartitoa. Martxoaren 27an aterako gara eta 25ean prentsaurrekoa egingo dugu xehetasunak emateko. Aurretik baina, Nuptse mendiko maldetan ere ibiliko gara.


Este es el plan para esta primavera: Lhotse. Alex Txikon, Jose Carlos Tamayo y yo formamos el trio. El Nuptse también está entre nuestros sueños. Ya veremos. El 27 salimos y el 25 daremos una rueda de prensa para explicar todos los pormenores.

2013/03/12

POLONIARRAK

Nie tracimy nadziei erabiltzen da polonieraz, ez galdu itxaropena adierazteko. Hori irakurri nuen duela egun batzuk Karakorumeko Broad Peak mendira igotzen saiatzen ari zen Poloniako taldearen webgunean. Ez dugu itxaropena galtzen, zioten kanpamentu nagusian zeuden kide tristeek.
Gizakiaren pasioak ez du mugarik, eta mendiak igotzeko grina ez da ezertan ere ezberdintzen. Batzuek pasio horren indarra azken muturreraino eramaten dute, eta hori dela eta, mendiaren baldintzak ere kontuan hartzen dira. Negua da eremu orotan sasoirik bortitzena gizakiarentzat. Mendietan zer esanik ez.

Munduko mendirik altuenetako batzuk ez dira inoiz neguan igo, bertako tenperatura hotzek izaki guztien bizimodu arrunta galarazten baitute, baina halarik ere, hotzetan zaildutako gizaki batzuek haraino joateko deia aditzen dute inoiz.


Azken urteetan saio bereziak izan dira mendikaterik altuenetan, digante horiek urte-sasoi horretan menderatzeko. Tentaldi askoren egileen identitatearen atzean poloniarrak egon ohi dira. Horienak dira neguko Himalaian lorturiko primizia horietariko batzuk: Everest (1980), Manaslu (1984), Dhaulagiri eta Cho Oyu (1985), Kangchenjunga (1986), Annapurna (1987), Lhotse (1988), Shisha Pangma (2005), Gasherbrum 1 (2012) eta azken hau, Broad Peak (2013).

Karakorumeko mendiak omen dira gaitzenak igotzen neguko giropean. Izan ere lurralde horretan dauden bostetik bi baino ez dira igo, eta bietan, tragediaren zapore mikatzak jantzi ditu espedizioak. Bietan, alpinista prestu eta eskarmentudunak zendu dira.

Joan den urtean, Alex Txikon neguko igoaldia egiten saiatu zen Pakistango Gasherbrum I mendian. Ekaitzaren beso luzeak baina, aurretik eraman zituen Gerfried, Nisar eta Cedric ezagunak, betiko desagerraraziz.

Aste honetan antzekoa jazo da Broad Peak mendi ederrean. Maciej Berbeka eta Tomasz Kowalski tontorra zapaldu ostean, beherantz zentozela, gauak harrapatu zituen babesik gabe, eta desagertutzat ematen dute bikotea. Ez dago gizakirik, -35 gardutan gau bat igaro dezakeenik. Baina, nie tracimy nadziei.

2013/03/06

BROAD PEAK The summit has been conquered!!!!

Poloniarrek lortu dute! Hala eta guztiz ere bibak gogorren bat egin behar izan dute, antza!
Between 5:30 and 6:00 PM local time all four climbers of the assault team: Maciej Berbeka, Adam Bielecki, Tomasz Kowalski and Artur Małek made the first winter ascent of Broad Peak 8,027 m.
Informazio garatuagoa duzue Desnivel aldizkarian.

BABESLEAK

BABESLEAK