BABESLEAK

BABESLEAK

2012/10/30

NUPTSE BUELTA

Hedabideen aurrean azaldu dira hiru mendizaleak (Iñurrategi, Vallejo Eta Zabalza) Nepaletik bueltan, eta tontorrera heldu ez diren arren pozik itzuli dira izandako esperientziarekin. Azaldu dutenez “jabetu ginen arriskua oso handia izan zitekeela eta hortaz argi ikusi genuen bigarren saiakera egiteko aukerarik ez geneukala”.
Espedizioaren babesleek (BBK, Naturgas eta Basque Team-ek) oso positibotzat jo dute esperientzia, kontutan hartuta behin baino ez dela egin saiatutako bidea eta inoiz ez alpetar erara.
Alberto Iñurrategik egin zuen igoeraren kontakizuna eta bere ustetan une erabakigarria heldu zen “faktore asko batera kontran genituela konturatu ginenean: haize bortitza, pendiza ikaragarria, argi ordu gutxi, 35-40 gradu azpiko tenperatura, nekea, jaitsieraren zailtasuna. Guzti honekin ezin genuen kalkulatu behar bezala jaisteko beharko genuen denbora”.

Argal etorri dira, hori bai!

2012/10/22

NUPTSEKO IRUDIAK



Izotza eta arroka nahasten dituen eremuan, akatsik onartzen ez duten penditza paregabeetan, hortxe aritu ziren aurreko asteazkenean, urriaren 17an,  Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Nuptseko hegoaldeko hegalean tontor nagusira daraman korridoretik. "Tankera honetako paretak eskalatzerakoan pauso bakoitzeko jeisterakoan egin beharko duzuna etortzen zaizu burura. Esfortzu fisikoari gehitu behar zaion esfortzu psikologikoa da", esan zigun ondoren Mikel Zabalzak. Nafarraren aurpegiak eta jeitsieraren hasierak esandakoa berresten dute. 14 ordu 600 metro igo eta jeisteko. Tontorrera iristeko zorian egon ziren, 160 metrora; geroz eta bortitzag o jotzen zuen haizeak eragotzi zien balentria. Irudiek argi uzten dute  hiru mendizaleek egindako igoera ederra eta estua.

2012/10/16

PUNTAKO PROIEKZIOAK IGORREN

Aurtengorako Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Mendi Amesgarriak proiekzino eta berbaldi zikloan, Denis Urubko, Carlos Suarez, Leo Houlding eta Alex Txikonen dokumentalak eskainiko dira. Arrastiko zortzietan izango dira saioak, Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan, hilaren 25an eta 26an, eta zemendiaren 8 eta 9an.

2012/10/15

NUPTSEN GORA

Tontorrera iristeko lehen saiakerari ekin dio hirukoteak. 1961an britaniarrek zabaldutako bidetik eta alpetar erara igo nahi dute Nuptseko gailurrera Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak.


El trio de makinas ha comenzado el ascenso al Nuptse por la ruta británica. En tres días esperan subir(subirán) y en uno más descenderán. Animo!

2012/10/10

CARLOS SORIA EZINEAN

"Es cierto que no hemos alcanzado la cima, pero nos hemos quedado muy cerca. Cuando subíamos al campo 3 nos encontrábamos en unas condiciones físicas perfectas, y llegar hasta los 7.600 metros de altitud, en medio de un viento tremendo, es para estar orgullosos. Después, cuando tuvimos que bajarnos, la montaña se puso peligrosa e imposible. Y pese a que hemos estado aquí esperando a que la situación cambiase, el tiempo no ha mejorado. Por eso nos vamos con buen sabor de boca, porque con los resultados en la mano, esta expedición ha sido un éxito. Al menos yo lo siento así."





2012/10/05

CHO-OYU GAURKO EGUN BATEAN

2003an Jaume, Pepe eta hirurok juntatu ginen gure lehen zortzimilakoa igotzeko. Gaur bezalako egun batean, tontorra zapaldu genuen Jaume eta biok, Juanitoren konpainiarekin. Esperientzia ikaragarri ederra izan zen.