BABESLEAK

BABESLEAK

2010/04/30

BIGARREN KANPAMENTURAINO HELDU GARA


Mendi honetako 1. kanpamenturainoko bidea oso luzea da kanpamentu nagusitik abiatzen bazara. Duela egun batzuk hala egin genuen.

Glaziarrean sartzeko “penitenteak” zeharkatu behar dituzu. Punta zorrozdun izotz bloke handiak dira penitenteak. Ordu eskas batean bestaldean zaude. Bestalde horretan aldapa kriminala hasten da. Elurra eta izotza tartekatzen dira. Elurra zuria da, azal baten antzera, baina izotza ez da kolore berekoa. Izotza urdin-urdina da, transparentea, eta ukitzeko eta ukitzeko gogoa sentitzen duzu, baina halako batean jabetzen zara ez zarela izotz polit hori ukitzera etorri baizik Shisha Pangma mendia igotzera (ezta Lucas?), eta aldapa ikezua igotzeari ekiten diozu, hatsalbo ekin ere.

Luzea da dena, handia, tartean bidean topatzen dituzun pitzadurak. Erne ibili behar duzu. Horrexegatik, lantzean behin, oso nekaturik egoten zara fisiko eta mentalki, eta horrexegatik, buruko mina, hanketako nekea, birikietako eztula, ezpainetako zartadura, sudurreko infekzioak, odol jarioak. Horrexegatik purgatorioa, eta neke patologikoa, eta beharra, hemen ez duzunaren beharra.


Gaur goizean, betule batzuk jauzi zaizkit, edonork baitaki horrelako beharra sentitzeak betuleak ahultzen dituela.


Aldapa kriminala igotzen duzunean lehen kanpamentura helduta zaude. Baina ez da lana amaitu, lo egiteko dendak jarri behar dituzu. Pala hartu eta 6350 metrotan hasten zara ingeniaria bazina lez, plataforma moduko zerbait egiten. Lan nekosoaren ostean zerbait jan, elurra ur bihurtu asko edateko eta gaua pasatzeko preparatzen zara.

Beraz, 1. kanpamentua jarrita daukagu.

Atzo, apirilak 28, bigarren kanpamentura igo ginen, pozik, eguraldia lagun, eta arin ere. Aldapa hura ez zen ain kriminala iruditu. 6830 metrotan jarri genuen depositu bat elurpean, izan ere haize bortitzak igarri dituzte egun hauetarako, eta dendatxoak altxatuz gero haize madarikatuak kometak bezala eraman ditzake.

Beraz, bigarren kanpamendua jarrita daukagu (dendak, gas eta jatekoa). Gaur hara lo egiteko planteamendua genuen, baina ezin izan dugu pasatu dugun gaua kontuan hartzen badugu. Atzo, arratsaldeko 4etan hasi zen haizea jotzen eta 15 orduz ibili da gure denda astintzen eta elurrez betetzen. Gau xelebrea izan da. 15 gradu zero azpitik eta jo eta jo haizea.

Honen ostean jaistea erabaki dugu eta ondo etorriko zaigu.


Kanpamentu nagusian Edurne, Alex, Asier eta Nacho zeuden. Ederto, euskal kanpamentua muntatuko dugu.


Tenemos unos días de descanso despues de montar nuestro segundo campamento. Dias de frio y viento, sobre todo de viento. Después de varios intentos para subir todo el material necesario, por fin la climatología nos ha dado una oportunidad para acercarnos a los campos de altura. Hemos hecho un deposito de altura en el campo 2 (6900m) y esto ya nos ha alegrado, es como si la mitad de la expe ya estuviera decidida. Andamos fuertes y las expectativas son buenas a pesar del tiempo chungo este.

Rober, Isa y J.L Messner andan montando el C2 estos días, andan animados y os mandan un abrazo a todos los amigos de Burgos. Edurne, Alex, Nacho y Asier también están con nosotros. Hoy mismo (30) han hecho su puja. Parece que vienen unos días de mal tiempo, pero después tiraremos hacia el C2 y hacia el C3 para ver como planteamos el día de cima. Suponemos que tiraremos todos los grupos hacia la cima ya que andamos por el estilo.

Así que días de descanso, limpieza, aseo y recontrucción personal.


ACI DALT TAMBE HI SOM………….


Desde que van arribar el passat dia 20 al Camp Base no hem parat gaire;

el dia 21 per organitar-ho tot. El 22 dijous ja van fern un porteig al diposit situat a 5800 m. L´endemà van restar quiets al CB per tornar-hi al dia següent a fer una altre viatge.

El dia 26 pugen a dormir al diposit, per primer cop. Per continuar el 27 dimarts ,tot traspassant la magnifica barrera de penitens que ens vigilem el nostre pas amb els seus ulls de gel . Hi han instalat alguna corda fixe per assegurar el pas en algun lloc una mica mes tecnic, no apte per tothom, tot pensan en els sherpes i personal no tant tecnic que corre per aquest vorals.

A l´altre banda dels penitens ens trobem el explendit glaciar del Yelbolkangial que be de sud a nord desde coll del mateix cim de 7056 m.

La pujada al C-1 no esta exenta d ´esquerdes amagades que ens obligan anar lligats, si ademés hi sumen el més de 20 % de pes corporal que portem a l ´esquena , us podem ven assegurar que anem força distrets, es el porteig clau de tota l ´Expedició.

El C-1 a 6350 m. ens espera en Juanra i el sherpa Pasang que ja estan muntant les plataformes, quan hi arrivem tots tenim feina.

Ací dalt fa una mica més de fred i de vent que al CB, pero ens troben força be , i a níngú li fa mal el cap-molt bona senyal.

El dia 28 amb la sortida del sol-tot buscant una mica de escalfor- carregem dues tendes i queviures i pugem a fer un diposit al C-2 al voltan de 6900 m.

Hi arribem més aviat del compte, l´unica cosa es que el vent no ens deixar d´acompanyar no sigui que l´oblidem. Trobem alguna tende muntada de una potent expedició italiana, que tampoc ha passat d´aquest C-2.

Desde aquest punt es veu perfectament el coll al final d´aquesta mena de vall en forma d “U”. Al cap de munt hi possarem el nostre C-3 a 7350 m. quan anem cap a cim.

El vent ens torna el nostre C-1 a on passem una nit de forts vents i fred, i hem de sortir a fora per mitg acondicionar la tenda per mirar que no quedi plena de neu i nosaltres fora.


El 29 baixem del C-1 aprofitan l´hora del solet vers el CB, tot reseguint la glacera i despres per atravessar els nostres conegut camp de penitents-vigilants de gel-, que quasi els anem coneixen, el proper dia esl hi possarem nom.

Cal dir que el Shisha Pangma s´ens presenta com una muntanya molt atractiva , molt encisadora, amb molta presencia,amb molt de reclam, amb molt de caracter,amb molta personalitat,que sembla que t´estigui vigilan els teus petits moviments, pero a l´hora amb un recorregut llarg i que tens que guanyar-t-l pas a pas molt caracter .



Eskerrik asko guztioi zuen komentarioengatik, animo ikaragarria ematen digute.

Gracias a todos por vuestros comentarios, es de gran valor para nosotros saber que estais siguiendo nuestra aventura.

Besarkada handi bat guztiontzat


2010/04/28

Azken albisteak

Atzo lehenengo kanpamentuan egin zuten lo.
Gaur bigarrena muntatuko dute eta bertan saiatuko dira lo egiten, eta gero kanpo nagusira jaitsi bi egunetan atsedena hartzeko.
Atseden hori hartu eta gero, hirugarren kanpamentua muntatuko dute, eta saiakera egin
Gaur Juanrrak 7.000 metroko tontor bat egiten saiatuko da

Últimas noticias

Ayer montaron el primer campamento.
Hoy montarán el segundo y tratarán de dormir en él para luego descender al campo base y descansar durante dos días.
Tras ese descanso, montarán el tercero y harán el intento.
Hoy Juanrra intentará subir un 7.000.

2010/04/26


Kanpamentu Nagusia (5600 m)
Atzo iritsi ginen haizeak astintzen duen toki honetara. Buruko minak, egarriturik, nekaturik baina menditzarraren oinetan gaude honezkero. ShiSha mendiak bere trajerik politenak jantzi ditu egun hauetan, eta gu gozatu baino ez dugu egin honainoko bide lasai eta luzeegian. Atzoko neketik gaurko saltsara iragan gara.
Gaur Puja eguna izan da guretzat. Harrizko altarean sherpa lama batek murmurio etenbakoa zabaldu du lau haizetara, otoitz oihalak eta gu haize bortitz batek astintzen gintuen artean. Goxoa izan da beste herri batzuetako kideekin konpartitzea mendizaletasunarekiko grina eta mendi honekiko miresmena.
Oso haizetsua atera da eguna. Haize honek gomutak eroango lituzke galdetu barik, baina buruan estuki loturik diraute bestelako sentsazioekin batera.
Gau minean hasi da jotzen ufada zorrotzez, eta loak alde egin du. Izar zegoen zerua baina haizearen irrintziak beldur moduko zerbait sartu dit gorputzean.
Haizeak esnatu nau gau honetan. Haizeak hoztu nau goiz osoan eta haizeak esaten zidan gauez leku honetako misterioaren kapitulu oso bat. Haizearen oldarpean egin dugu gaur Puja. Berriz zabaldu dira gure buruen gainetik oihal koloretsuak, berriz bota dugu arroza, irina eta edaria.
Bedeinkatu da guztia. Kea gure gorputzetan lotu da, haizeak gure nahiak eraman ditu itsasoraino, gure beroa. Begiak urdintasunean iltzaturik bezala, irauli zaizkigu barrurantz.
Orain hemengo jainkoen baimena izango dugu mendi zuriaren gainetik, salbu ibiltzeko.
Kargak eraman ditugu glaziarrean sartu baino lehen dagoen deposito batera, eta bihar (24) karga horiek hartu eta lehen kanpamentura joango gara dendak uztera. Honen ostean 1. kanpamentuan lo egin eta bigarrenera joango gara.



Ya estamos en el campamento base, a 5600 metros con algún pequeño dolor de cabeza que pronto esperamos que pase. Las ganas de tener al gigante frente a frente eran grandes y ahora nos mira desde su altura constantemente. Es fabuloso.
Hoy hemos hecho la Puja. Es una ceremonia en donde se les pide a los dioses del lugar premiso y cuidado para todos los que vamos a caminar por las laderas de esta montaña. Se les ofrecen nuestro material, comida especial, alguna bebida fuerte, etc, etc para que así esten contentos con nosotros.
El día ha salido especialmente ventoso y frio, soleado pero helador. Aún asi hemos aguantado recios las envestidas del endemoniado viento. Mañana vamos para arriba. Las distancias son enormes pero saldremos para hacer un deposito de material cerca del glaciar que nos queda 4 km. Hay ganas de andar por allá arriba y ver todo más cerca. Estamos varias expediciones. Al lado unos alemanes y más atrás unos simpáticos italianos, algunos conocidos de otras expediciones. Entre todos haremos un buen trabajo para que la ruta sea segura para todos.
Mañana dia 24 subiremos al 1. campamento a montar nuestras tiendas. En la siguiente salida dormiremos en el k1 e intentaremos montar nuestro k2. Todos estamos muy bien y nos lo pasamos muy bien juntos. Isa, Rober y J.L han hecho un deposito de material en el k1. Están muy fuertes.
Hoy hemos aprovechado para ducharnos, afeitarnos y asear algo nuestras ropas, a pesar de ser hoy el día más ventoso hasta la fecha. El viento es constante, cortante, frío y desagradable. Esperemos que en los próximos días descienda su fuerza.


Arratsaldeak hasperen forma ere hartu du hemen

2010/04/20

Azken albisteak:

Espedizioa kanpo basera iritsi da (5.500 metro); haiekin batera beste lau espedizio daude (Italia eta Suitza).
Arazoak izan dituzte kanpo basera iristeko eta gaur eguraldi txarra daukate. Lau egun barru eguraldiak onera egingo du eta tontorrerantz egingo dute.
Era berean, nabarmendu behar da arazoak dituztela Interneten sartzeko (hurrengo egunetan arazo hori konpontzen saiatuko dira).

2010/04/19

Madariagak eta Etxegoienek eskuratu dituzte Espainiako Kritikaren Sariak

Madariagak eta Etxegoienek eskuratu dituzte Espainiako Kritikaren Sariak

'Eroriaren logika' poema bilduma eta 'Autokarabana' nobela saritu ditu Espainiako Kritikarien Elkarteak

Irune Berro.

Juanra Madariagak eta Fermin Etxegoienek lortu dituzte aurten Espainiako Kritikaren Sariak. Eroriaren logika poema bildumagatik (Susa) saritu dute Madariaga, poesiaren arloan. Etxegoienek, berriz, Autokarabana nobelari (Pamiela) eskerrak lortu du saria, narratibaren arloan. Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu sariak.

Madariagaren Eroriaren logika egilearen beraren garapenaren emaitza dela esan du Javier Rojok, Espainiako Kritikaren Sarien epaimahaiko kideak -euskarazko obrak aztertzeko eta hautatzeko ardura du mahai horretan-. «Estetizismo formaletik urrundu eta irudien eta ideien kontrajartzean sakondu du Madariagak lan horretan», Rojoren arabera.

Iazko ekainean eman zuen argitara Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) Eroriaren logika poema liburua, bere ibilbideko zortzigarrena. Liburu hartako poemak errealismoarekin bat eginez ondu zituen idazleak, denboraren iragateak pertsonen nortasun eta bizimoldean daukan eraginaren inguruan gogoeta eginez.

Erortzearen logika altxatzearen logika dela uste du Madariagak. «Denok daukagu barruan logika bat erortzeko une horietatik ateratzeko, altxatzeko eta aurrera egiteko». Logika hori denborari estuki lotua dela uste du, halaber. «Denboraz hitz egiten dugunean konturatzen gara zer garen eta nora goazen. Norbaitek esana da: geratzen zaigun denbora gara. Horretaz konturatzen garenean hasten gara altxatzearen logika aplikatzen», azaldu zuen Madariagak BERRIAri emaniko elkarrizketan.

Bestalde, Etxegoienen Autokarabana «egungo gizartearen erretratu leiala da», Rojoren esanetan, «modu ironiko eta desmitifikatzailean idatzirikoa».

Fermin Etxegoienen (Oñati, Gipuzkoa, 1966) lehen nobela da Autokarabana -2004an, Neurona eta zeurona saiakera (Pamiela) kaleratu zuen-. Herri bateko kooperatiba batean lan egiten duen gizonezko bat da Autokarabana-ko protagonista, familiaren, kooperatibaren eta aberriaren inguruan dituen gorabeherek bizi dutena. Elias Aldasoro du izena, eta haren bizipenetan dago oinarritua nobela. Erritmo bizia du. Eta idazkeran ere badu berritasunik, kontaketa moldea hautatzean, Etxegoienek «asmo antiesperimentala» izan zuen arren. Elkarrizketek, esaterako, gidoirik ez dute, «irakurzaletasunaren alde». Kritika onak jaso ditu liburuak; berritasuna eta ausardia nabarmendu dituzte aditu askok.

Katalanez, Miralles eta Seres

Katalanezko literaturari dagokionez, Carles Mirallesen L'ombra dels dies roja poema liburua eta Francesc Seresen Contes russos nobela saritu dituzte. Galizierazkoan, berriz, Luz Pozoren Deter o día cunha flor poema bilduma eta Xabier Quirogaren O cabo do mundo nobela gailendu dira. Gaztelaniazko literaturan, Fámulo eta El viajero del siglo, Francisco Ferrer Lerinen poema bilduma eta Andres Neumanen eleberria nabarmendu ditu Kritikarien Elkarteak.

2010/04/17

Apirilak 16

Ia 5000 metrotaraino joan gara. Ia. Haizea jotzen hasi da gero eta dena lainoturik lotu da. Bakoitza bere erritmoan ibili da goiz osoan, aklimatatzen. 4 edota 5 orduz aritu gara alturan, gustura. Gero bajatzean dena lanbroturik belztu da. Bakarrik, inon, haizearen jostailu izan naiz denboralditxo batez. Ikusgarria izan da.


Ikusgarria ere Shisha Pangma mendia. Gaur lehen aldiz ikusi dugu gure aurrean, Pola Ganchen mendiaren ondoan. Egun batzuk beharko ditugu haraino joateko. Bihar bertan Oinarizko Kanpamenturantz abiatuko gara. Aurkez aurke izango dugu gure mendi ederra. Ilunabarrak itzelak izango dira handik, hotzak bezain itzelak.

Telefonoa berriz dabil nahi duen bezala. Egia esan badirudi arima maltzurren bat gure kontra ari dela. Petatea, telefonoa, batzuetan ezin pilak kargatu, orain argi-indarrik gabe gaude,. Esango didazue. Azkenean piztu da eta ibili badabil, deiren bat ere jaso dugu.

Tranbia paseatzera atera da gaur eta nirekin batera 4800 metrotaraino heldu da, ia. Oso ondo pasatu du, eskurik esku.

Segungo dia en Nyalam que utilizamos para subir un poco más de altura. Las sensaciones son buenas y todos nos encontramos perfectamente. Mañana nos dirijimos hacia el campo base txino a 5000 metros de altura. A ver que tal nos sienta la altura.

Seguimos con problemas de comunicación. Aqui no se puede ver ni facebook, ni blogger, ni paginas por el estilo ya que las tijeras de la censura china se alargan por doquier. El telefono parece que tampoco quiere animarse, pero a ultima hora a sonado. Problemas y problemas. A ver que tal en el Campo Base. La verdad es que hay ganas de asentarse en la zona y comezar a subir.

Un saludo a todos de parte de Isa, Rober, Jose, Pepe, Jaume, Jorge y Juanra.

Pentsamenduak gomuten maratilatik zabaltzen dira



NYALAM eta 4500 metroak




Kathmandutik zuzenean heldu gara Nyalam herriraino. Tibeteko lehen herri tibetarra da, Zangmu mugan baitago eta txinoek hartuta daukate goitik behera. Bide polita izan zen eta arin pasatu zitzaigun. Joan baino lehen lo egiteko saku berria, galtzontzilo batzuk eta bestelakoak erosi nituen, petatea ez baita agertu oraindik. Ia arroparik gabe nabil, baina gaur berton eskuratu ditut nire bidoiak eta zerbait jantzi dut. Dutxa ere hartuko dugu.

Gaur eguraldi polita atera da eta 4500 metrotaraino abiatu gara girotze fasearen barruan. Bart sentitu genuen alturaren lehen estualditxoa, eta baten bati min txiki bat jarri zitzaion buruan. Gaur, lau orduko ibilalditxoaren ostean askoz hobeto gabiltza alde horretatik. Altura sentitu dugu baina oso gustura aritu gara. Hasieran eguzkitsu atera da eguna baina metroak hartzen genituen heinean gaiztotu eta hoztu da. Metro horiek guztiak egin ostean bajatu gara bazkaltzera, eta orain deskantsua daukagu arratsalde ederrarekin.


Egun hauek zoramena izan dira. Gauza asko konpondu behar, mila kontu antolatu, erosketa batzuk egin, zerbait idazti, argazkia atera, internetera joan, ., eta hala jarraitzen dugu gaur ere.

Tranbiak argia ikusi du eta bihar grabazio batzuk egingo ditut bere ibilbidea erakusteko. SPrako bidea martxan dago eta ahaleginduko naiz zerbait idazten baldin eta burua ondo badabilkit, adibidez, hemengo tximeletak laranjak dira hango arrainak bezala.

Hemos dejado atrás días de vértigo en Kathmandu. Hoy el equipo ha empezado a aclimatar. Hemos ascendido unos 800 metros de desnivel todos con buenas sensaciones. Esta tarde ya estamos descansando después de comer en una acogedora habitación con todo lujo tibetano. El que os escribe estas líneas, Pepe, estirado en la cama con los cascos de música puestos y comiendo una manzana está feliz y tranquilo. Todavía no pienso en el Shisha, aunque resta bien poco para verlo.

Formamos un buen grupo en el que las risas son constantes. Jaume es la voz cantante como siempre, es el que realiza todos los comentarios salidos de tono, con la ironía que le corresponde. Lo pasamos muy bien juntos.

Algo que nos ha llamado la atención nada más entrar en el Tibet ha sido la enorme cantidad de suciedad y basura que hay en todos los rincones. China, la aspirante a primera potencia mundial es una de las grandes degradadoras del medio ambiente. En el Tibet la cosa no cambia.

Esta mañana hemos disfrutado de unas vistas increíbles con montañas gigantes, blancas, que rondando los 6000 metros rayaban el cielo con sus cumbres como agujas. El Shisha no se ha dejado ver, una enorme ventisca azotaba la zona, solo hemos podido ver las aristas del Pola Ganchen y todas las montañas que rodean la parte sur del Shisha.

Hemos encontrado Nyalam menos tibetano que antiguamente, cada vez más chino, con enormes construcciones feas y antiestéticas que nada tienen que ver con la estética tibetana. El templo aún se mantiene en pie, y a su alrededor hemos girado una vez más los rollos de oraciones para que se diseminen por el mundo y nos bendigan a todos, mientras rezamos OM MADNI PADME HUM.

Malgrat haver passat set anys desde la nostre darrera estada al Tibet ,cami del Cho Oyu el 2003, sembla com si fos ahir que estavam aclimatant al voltant de Nyalam.

Potser ara no ens ha sobtant tant el canvi ni la alçada malgrat haver pujat d´una tirada desde Kathmandú i superar amb tracción mecància quasi 2400 metres en un sol dia.

Tenim ganas d´arribar al camp base, perque remenar el material a mitges no es gaire comode, i poder fer una bona estesa i alliberar els nostres bidons plens a reventar, a on portem roba, menjar i tota mena d´estris perder mes fácil la vida per aquest vorals.

Encara que no hagi dit cap dels meus companys, puc dir i donar fer que tenim el Shisha Pangma al cap , li tenim ganes a la muntanya ,com aquell que va a jugar un partit de futbol i només li val guanyar o el que a veure un client perdut i vol recuperar-lo.

La passió ens guia.

2010/04/13

KAILASH HOSTEL ETA UMEEN ALGARAK

Umeekin egon gara gaur. Kirikiñoko umeek idatzitako gutunak eman dizkiegu. Irribarre handi batekin hartu dituzte guztiak eta berehala jarri dira irakurtzen. Pozik ikusi ditugu, oso pozik. Eta berehal azladu dizkiet zergatik,nondik datozen gutun horiek, zelako lagunak dituzten Euskal Herrian, munduaren bazter hartan. Jokuak ere banatu ditugu eta eurekin ibili gara jolasten eta barretan. Koadernoak, lapitzak eta bestelako materialak biziki eskertu dizkigute te bat hartzen genuen bitartean. Guretzat ere ilusio handiko kontua izan da. Han, umeak pozarren ikustea oso gauza ederra izan da, benetan. Agindu didate, bueltarako euren gutunak prest izango dituztela guretzako, eta nik Kirikiño ikastolako umeengana eramango ditut, gaur bizi izan duguna kontatzeko, bertan atera ditugun argazki eta bideoekin batera.

Baina dena ez da polita izango. Nire petatea ez da inon agertzen. Arropa, lo egiteko saku berria, farmaziako kontuak eta babesleen logoak neramatzan horretan. ez dakit agertuko den, baina bitartean daukadanekin moldatu behako naiz. Nire adiskideek utzitako arropa erabiliko dut eta zerbait erosi beharko dut derrigor. Ikusiko dugu zelan amaitzen den dena. Bidaietako kontu desatseginenak dira hauek, gauza piloa galtzen baita.

Hoy hemos visitado a los niños del Kailash Hostel, en los extrarradios de Kathmandu. Ha sido una sorpresa ver que aún muchos llevaban la ropas de Metro Bilbao que llevamos hace un par de años y que lo recordaban perfectamente.
He repartido las cartas que han leido con interés e ilusion. Yo les he leido alguna en euskera para que vean como suena nuestra lengua y me han prometido que me escribirán cartas en inglés y nepali para los niños de Kirikiño. Será estupendo. Hemos jugado con ellos y les hemos repartido el material escolar. Es curioso, lo que más ha agradecido han sido los lapices y los sacapuntas. Se han alegrado cuando los han visto.


Ha sido un día muy especial y bonito que espero intentar contar con todo lujo de detalles a la vuelta.

Pero no todo es alegria. Mi petate sigue sin aparecer. Muchas de las cosas que llevo me son necesarias y algunas irreparables, como por ejemplo los logos de los patrocinadores. Tendré que inventar algo.
Compraré lo que me haga falta y el resto me lo dejarán mis compañeros si pueden.


Otra buena noticia es que el telefono satelite funciona. Ayer hicimos la primera llamada. Podeis llamar, pero tened en cuenta que hay 3 horas 45 minutos más de diferencia.

Es este: 008821650103001
Irse lejos es comenzar a regresar

2010/04/12

KATHMANDU and problems





Bai Kathmandura heldu gara azkenean. Nekadura, ia 40 ordu aireportuetako ezlekuetan egon ostean. Betiko beroa, betiko jendea, betiko giro atsegina. Baina dena ez da beti nahi bezala gertatzen. Gure petateak ez dira gurekin batera heldu, galdu dira. Lehen arazoa. Atzo eta gaur etxeko arroparekin ibili gara, gaur zerbait erosi behar izan dugu. Bai, nekea da gehien nabaritzen duguna. Bihar Kailash Hostelera joango naiz, umeengana, gure elkartasunezko proektuari atea zabaltzera. Han banatuko ditut Kirikiño ikastolatik hartu ditudan gutun guztiak. Bihar egun berezia izango da.


Kathmandu nos recibe con la suciedad y los olores especiales de siempre, con el Namaste de siempre, con la inevitable locura de sus calles. Aqui no se respira bien pero se está a gusto. Nuestros petates no llegan, este es el primer problema del viaje. Luego las locuras para intentar negociar todo, no pagar más de la cuenta, comprar las últimas cosas…. un verdadero caos. Pero aun así esto es especial, estamos ante una nueva expedición, una nueva experiencia vital.
Mañana vamos al Kailash. Será un dia especial para todos.


Lo que sucede una vez sucede para siempre.

2010/04/09

TELEFONOA

Tenemos serios problemas con el teléfono satelite. Parece ser que un problema de últimisima hora nos va impedir enviar durante algunos días cronicas desde el base. Desde Katmandu nos será posible. Veremos como lo solventamos pero no parece fácil.

2010/04/08

¿QUIENES FORMAMOS EL EQUIPO?

Tal como miramos la foto el que os escribe- o sea Jaume Gibernau- estoy en la derecha, en el centro esta Juanra Madariaga y la izquierda Pepe Tey. La foto es en la calle mayor de Skardú, Pakistan.
Desde mi perspectiva deciros que conozco a Juanra desde 1995, donde coincidimos en una Expedición en el Garwhall, al Satopanth 7075 m. (no podia ser de otra manera). Conectamos con relativa facilidad ya que teniamos un lenguaje parecido a la vez que unas inquietudes y unos objetivos similares, era el único que hablaba con autentica pasión cuando se referia a los ochomiles. Con la Expedición al Shisha Pangma, es la quinta vez que vamos juntos al Himalaya y la cuarta que vamos a un ochomil, esto se traduce que a fecha de hoy soy la persona que ha estado más veces con Juanra en el Himalaya. Algo tenemos en común que va más alla de las montañas, se como piensa, se como actua y se como siente . Frente a un mismo problema podemos llegar a la misma solución sin decirnoslo, con el pensamiento basta, una mirada….
En cuanto a Pepe, la cosa es más fácil y más larga……lo conoci en nuestros primeros pasos en el mundo de la escalada un mes de septiembre alla por el año 1981. Y a partir de entonces hemos hecho de todo juntos: escalada en roca, en hielo, esqui de montaña, alpinismo, bajarnos de algún sitio, actividad en Pirineo, en Alpes, en el Himalaya, bueno de todo no… sólo nos falta una cosa …hacer un ochomil juntos, y aquí estamos camino del SHISHA PANGMA.
Sin exagerar puedo decir como se encuentra por la mañana viendole simplemente como moja las galletas tomando el té, o que dice su cara cuando mira una pared buscando la vía, o cuando mira el cielo a primera hora de la mañana antes de salir del refugio o de la tienda…..
Y de mi , que opinen ellos, que se mojen. (sin duda es el mejor de los tres, es nuestra alma mater o pater, muestro energia y motivación, nuestra seguridad cuando se nos va un poco la pinza, la tranquilidad en nuestra descordinación, el abrazo más fuerte, la mirada más profunda….la sabiduría por excelencia, el amigo perfecto para el himalaya.)
Dentro del pequeño grupo que formamos , cada uno se encarga de forma deliberada de un tema, de un asunto, quiza en el fondo cada uno hace lo que más le gusta , pero lo hace como si fuera lo más importante. Cada uno tiene una función.
Por un lado Pepe se encarga del tema del viaje y de toda la logistica hasta el campo base, busca el mejor viaje en avión, donde hacer menos escalas y más cortas, las relaciones con la agencia, se responabiliza del cargo aero, y como es el más alto queda bien cuando lo ponemos de jefe de expedición, ya que habla muy buen ingles- con los no ingleses- y se explica de maravilla , es el líder nato para este tipo de asuntos.
Juanra debido a su dilatada experiencia en el Himalaya, (lleva tres ochomiles conseguidos a sus espaldas- Cho Oyu 2003, Broad Peak 2007 y Everest 2008 , va año si año también) es la persona ideal que sabe toda la información sobre la montaña. La tiene estudiada milimetro a milimetro, sabe las ultimas ascensiones, las rutas , el tiempo que les hizo, las fechas en que subieron, si no subieron , qué sucedió, es un crack en estos temas. Después ya en el campo base esta muy informado de toda la actividad de las otras expediciones, como es muy comunicativo es capaz de hablar con coreanos y japoneses a la vez y no desentonar en la conversación, es un políglota.
Yo, Jaume, me encargo simplemente de la intendencia, en el ambito de nutrición, es decir de la comida sobre todo a partir del campo base, en los campos de altura. Más que una tarea dificil , es una tarea delicada , ya que tienes que pensar que nos va apetecer en el C-3 a 7350 m. el dia antes del ataque a la cima……y que no falte nada , o preveer que hemos de comer en el C-1 el primer dia que llegemos a dormir , y si nos va apetecer, porque lo más seguro es que no tendremos apetito, y solo querremos beber agua. (A parte de esto controlará las alturas de cada campo, cuantas horas, que peso hemos de subir, cuantos días de aclimatación, días de descanso, etc etc. Es el hombre estadistica)
Hasta aquí por hoy tenemos unas pinceladas de nuestra función dentro del grupo.

By Jaume

ASCENSIONES INTERESANTES AL SHISHA PANGMA

Teniendo en cuenta que el Shisha Pangma es la montaña más baja de los 14 ochomiles que existen, hemos de tener en cuenta unas observaciones.
Dentro de los 14 ocho miles, el Shisha Pangma con 8027 m. desde la primera ascensión el 02.05.1964, es el cuarto menos ascendido, con 285 ascensiones a la cima principal – detrás suyo sólo quedan el Makalu, el Kangchenjunga y el Annapurna. Eso si cuenta con 631 ascensiones a la cima central de 8008 m. , que no es considerada cima dentro de los 14 ochomiles.
Algún secreto tiene está montaña que por su aparente accesibilidad y su altura no excesiva, tenga tan pocas ascensiones.
Desde la primera ascensión estatal del 13.10.1990 con seis alpinistas en la cumbre, sólo ha habido 23 ascensiones estatales. De ellos 5 catalanes y 10 vascos.
De los catalanes 2 utilizaron la travesia china (Fco.Gan y Joan Martinez ) y 3 (Oscar Cadiach, Manel de la Matta y Ferran Latorre) subieron por la cara sudoeste o vía británica.
Paralelamente 9 vascos (Felix y Alberto Iñurrategi, Jesús Bereziartua, J. Oiarzabal, Ignacio Kerejeta, Jose Carlos Tamayo, Juan Vallejo, Koke Lasa y Alex Txikon) también utilizaron la cara sudoeste o vía britanica y uno la travesía de la arista este (I. Ochoa de Olza)
Juanra Madariaga sería el primer bilbaíno, en subir al cima principal y a la vez el primer vasco en hacerlo por la vía de la cara norte por la travesía china, y el decimo primer vasco a la cima principal.
Paralelamente Pepe Tey y Jaume Gibernau de conseguirlo serian el sexto y el séptimo catalán en hacer la cima principal.
La última ascensión vasca y estatal corresponde a Koke Lasa y Alex Txikon el 8.10.2007 por la cara sudoeste o vía británica. Y la última absoluta a Andrew Lock , australiano y a Neil Ward , ingles, que realizaron una travesía por debajo de la arista el 02.10.2009.
Todos estos datos están basados en la precisas y meticulosas estadísticas publicadas y actualizadas a 31.12.2009 por Eberhard Jurgalski for 8000ers.com. Nosotros sólo lo transcribimos.

By Jaume